Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

20:39

Italiako Giroa

4. etapa

Elisa Longok irabazi du Italiako Giroko etapa, eta Van Vleutenek lidergoa sendotu du

Agentziak | EITB MEDIA

Veronica Ewers bigarren izan da, eta Van Vleuten, hirugarren. Ane Santesteban 40 segundora sartu da.

  • Elisa Longo

    Elisa Longo. Argazkia: Efe, artxibokoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elisa Longo Italiako txapeldunak irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa, Annemiek van Vleuten Movistar taldeko herbeheretarrari esprintean gailendura. Van Vleutenek, gainera, sailkapen nagusian duen aldea handitu du.

Van Vleuten izan da, hain zuzen, etapako protagonista, berarentzat profil aproposa izan duen etapan: Fidenzan hasi eta Borgo Val di Taron amaitu den 134 kilometroko etapa ez da berez menditsua izan, baina bi mendate izan ditu, hirugarren mailakoak, Movistarreko txirrindulariarentzat egokiak.

Van Vleutenek erasoa jo du azken igoeran bera bakarrik helmugara arte joateko asmoarekin, baina bi txirrindulari "itsatsi" zaizkio: Elisa Longo, beste faboritoetako bat, eta Veronica Ewers estatubatuarra.

Hirurek tropelarekiko zuloa egin dute eta helmugaraino iritsi dira. Bertan Longo, esprinter aditua, erasoa jo du eta berak eraman du garaipena, Ewers bigarren izan da, eta Van Vleuten hirugarren, 3 ordu eta 33ko minutuko denborarekin. Ondoren, 40 segundora, 30 txirrindulariko talde bat iritsi da, Ane Santesteban bertan zela.

Sailkapen nagusia

Sailkapen nagusian, Van Vleutenek lider jarraitzen du, Longo 49 segundora dauka eta Ewers 53ra. Ane Santesteban minutu eta 39 segundora dago.

Asteartean etapa menditsua jokatuko dute Salassa eta Ceres artean. Hiru mendate daude 103 kilometroko ibilbidean: lehen mailako bat eta hirugarren mailako bi, azkena, helmugarako 10 kilometro baino gutxiagora.

Etapako sailkapena

1-. LONGO BORGHINI Elisa (Trek) 3:33:08

2-. EWERS Veronica (EF Education) d. b.

3-. VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) d. b.

4-. WIEBES Lorena (SD Worx) + 0:40

5-. VOS Marianne (Jumbo) d. b.

6-. DYGERT Chloe (Canyon) d. b.

7-. PERSICO Silvia (UAE) d. b.

8-. ROSEMAN-GANNON Ruby (Jayco) d. b.

9-. VAN EMPEL Fem (Jumbo) d. b.

10-. KOSTER Anouska (Uno-X) d. b.

Sailkapen nagusia

1-. VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 9:05:33

2-. LONGO BORGHINI Elisa (Trek) + 0:49

3-. EWERS Veronica (EF Education) + 0:53

4-. LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) + 1:33

5-. LABOUS Juliette (dsm-firmenich) + 1:35

6-. GARCÍA Mavi (Liv Racing) + 1:39

7-. SANTESTEBAN Ane (Jayco) d. b.

8-. CAVALLI Marta (FDJ) d. b.

9-. MAGNALDI Erica (UAE) d. b.

10-. REALINI Gaia (Trek) + 1:43

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 Zuzenean 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 Zuzenean 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 Zuzenean 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena