Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

14:39

Italiako Giroa

21. etapa

Cavendishek irabazi du Erromako esprinta, Giroak Primoz Roglic txapelduna omendu duen egunean

EITB MEDIA

Astanako txirrindulari britainiarrak 2023ko Giroaren azken etapan izandako esprinta irabazi du; erorikoa izan da, eta horrek azken metroak markatu ditu. Cavendish hamazazpigarren aldiz gailendu da Giroaren etapa batean, eta Roglicek Italiako Giroa irabazi du lehen aldiz.

  • Primoz Roglicek lehen aldiz irabazi du Italiako Giroa. Argazkia: EFE.

    Primoz Roglicek lehen aldiz irabazi du Italiako Giroa. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mark Cavendish Astana taldeko txirrindulari britainiarrak irabazi du, igandean, 2023ko Italiako Giroko 21. eta azken etapa, Erroman, esprintean, eta Jumbo-Visma taldeko Primoz Roglic ziklista esloveniarrak garaipena lortu du sailkapen nagusian, eta, horrenbestez, Giroan gailendu da. Cavendishek, azken metroetan izandako eroriko batek baldintzatutako esprintean, 17. aldiz lortu du etapa garaipena Giroan, 54. aldiz lasterketa handi batean; Roglicek, ordea, laugarren aldiz bereganatu du lasterketa handi bat, Espainiako Itzulian 2019an, 2020an eta 2021ean nagusitu baitzen.

Cavendish nagusitu da azken esprintean. Argazkia: EFE.

Cavendish nagusitu da azken esprintean. Argazkia: EFE.

Hiru aste eman dituzte txirrindulariek etengabe borrokan, eta azken egunak historia egin duten bi ziklista goratu ditu: Cavendishek, 38 urte dituela eta profesional gisa emango duen azken denboraldian, ospe handiko beste garaipen bat eskuratu du, eta are gehiago hobetu du bere palmares bikaina; Roglicek, taldekideekin eta aurkariekin ospatu du sailkapen nagusian erdietsitako lehen postua. Azken-aurreko etapan jantzi zuen maglia arrosa, larunbatean, Monte Lussariko kronoigoeran.

Helmugako pankartarako metro batzuk soilik geratzen zirela, erorikoa izan da, eta horrek esprinta baldintzatu du; izan ere, etapa garaipenaren bila zeuden gizon batzuei eragin die. Amaitu berri den Giroan, zazpi esprint eta zazpi irabazle izan dira; hau da, gizon azkar batek ere ez du errepikatu garaipenik, eta horrek argi erakusten du nolako lehia izan den horien guztien artean.

Hori jazo aurretik, etapan nabarmentzeko gutxi izan da. Cesare Benedetti (Bora-Hansgrohe), Toms Skujins (Trek-Segafredo) eta Maxime Bouet (Arkea-Samsic) lasterketaren buruan joan dira, alde eginda, Erroman bertan, baina tropelak une oro izan ditu kontrolpean; gehienez, segundo batzuetako aldea lortu dute, besterik ez.

Mark Cavendishen eta Primoz Roglicen garaipenek, hortaz, amaiera eman diote Italiako Giroari. Jonathan Milan (Bahrain), Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) eta Joao Almeida (UAE) nagusitu dira puntukako sailkapenean, mendikoan eta gazteen sailkapenean, hurrenez hurren; azken horrek, gainera, hirugarren postuan amaitu du lasterketa.

21. ETAPA

Etapako sailkapena

1 - CAVENDISH Mark (Astana) 2:48:26

2 - KIRSCH Alex (Trek) d. b.

3 - FIORELLI Filippo (Green Project) d. b.

4 - DAINESE Alberto (DSM) d. b.

5 - BALLERINI Davide (Soudal) d. b.

6 - STEWART Jake (Groupama) d. b.

7 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.

8 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

9 - MARIT Arne (Intermarché) d. b.

10 - STEWART Campbell (Jayco) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 85:29:02

2 - THOMAS Geraint (INEOS) +0:14

3- ALMEIDA João (UAE) +1:15

4 - CARUSO Damiano (Bahrain) +4:40

5 - PINOT Thibaut (Groupama) +5:43

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) +6:05

7 - DUNBAR Eddie (Jayco) +7:30

8 - LEKNESSUND Andreas (DSM) +7:31

9 - KÄMNA Lennard (BORA) +7:46

10 - DE PLUS Laurens (INEOS) +9:08

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena