Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:25

Italiako Giroa

15. etapa

McNultyk bereganatu du garaipena Giroko 15. etapan, eta Armirailek lidertzari eutsi dio

A. B. E. | EITB Media

Brandon McNulty izan da 15. etapako irabazlea. Estatubatuarra eguneko ihesaldian ibili da, Healyrekin eta Frigorekin batera heldu da amaierara, eta hiruren arteko lehiako onena izan da. Faboritoak bat eginda iritsi dira. Bruno Armirailek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

  • Brandon McNulty

    Brandon McNulty, Giroko 15. etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Brandon McNultyk (UAE Emirates) irabazi du 2023ko Italiako Giroko 15. etapa, igande honetan, maiatzaren 21ean, eguneko ihesaldian ibili ostean eguna garaipena bereganatuta biribilduta. Bestalde, Bruno Armirailek (Groupama-FDJ) lidergoari eutsi dio.

Seregno eta Bergamo arteko 195 kilometroko ibilbideari egin dio aurre tropelak. Etapa hasieran, mugimenduak egon dira tropelean, eta eguneko ihesaldia sortu da. Guztira, 17 txirrindulari batu dira lasterketa buruan: Davide Ballerini (Soudal-QuickStep), Simone Velasco (Astana Kazakhstan), Andrea Pasqualon (Bahrain Victorious), François Bidard (Cofidis), Ben Healy (EF Education-EasyPost), Niccolo Bonifazio, Laurens Huys (Intermarché-Circus-Wanty), Sebastian Berwick, Marco Frigo (Israel-Premier Tech), Einer Rubio, Jose Joaquin Rojas (Movistar), Alberto Dainese (Team DSM), Bauke Mollema (Trek-Segafredo), Brandon McNulty (UAE Team Emirates), Martin Marcellusi (Green Project–Bardiani–CSF–Faizanè), Vincenzo Albanese eta Francesco Gavazzi (Eolo Kometa).

Ihesaldiko taldeak bidea egin du, baina 2. mailako Miragolo San Salvatore mendateko igoeran, atzean geratu dira Dainese lehenengo eta Gavazzi ondoren. Mendatea jaitsi ostean, Niccolo Bonifaziok jo du erasoa. Italiarra bakarrik geratu da lasterketa buruan, iheskide izan dituenekiko zuloa irekita. Ihesaldiko taldea txikitu egin da. Valpianako (2. maila) igoeran amaitu da Bonifazioren abentura, eta sua piztu da ihesaldiko kideen artean. Hala, McNulty, Frigo eta Healy jarri dira buruan, beste guztiak atzean utzita. Igoerako azken txanpan, ordea, Healyk egin du aurrera, eta irlandarra bakarrik geratu da. Geroago, McNultyk atzean utzi du Frigo, Healyren bila joateko, eta estatubatuarrak lortu egin du Irlandakoa harrapatzea. Gauzak horrela, biak bakarrik geratu dira buruan.

Etapako azken mendatean atzean geratu den Frigok lanean jarraitu du aurretik zituen biekin bat egin nahian, eta italiarraren ekinak saria jaso du, aurreko biekin bat egitea lortu baitu azkenean.

Helmugarako 7 kilometro falta zirenean, erasoa jo du McNultyk, baina Healyk eta Frigok harrapatu egin dute. Largo Colle Apertoko maldan, Healyk jo du erasoa; McNultyk jarraitu egin dio, eta atzean geratu da Frigo. Dena den, lehenago gertatu bezala, Frigok ez du etsi, harrapatu egin ditu eta erasoa jo du, baina hiruren arteko esprintean McNukty nagusitu da, Healy izan da bigarren eta Frigo hirugarren.

Tropelak lasai hartu du eguna, baina Largo Colle Apertoko igoeran piztu da sua faboritoen artean. Joao Almeidak bizitu du erritmoa, eta berarekin batera aurreratu dira Geraint Thomas (Ineos Grenadiers), Primoz Roglic (Jumbo Visma), Damiano Carusso (Bahrain Victorious), Andreas Leknessund (Team DSM) eta Warren Barguil (Arkea Samsic), besteak beste. Lennard Kamna (Bora-hansgrohe) moztuta geratu da, baina helmugara iritsi aurretik bat egin du faboritoen taldetxoarekin. Hortaz, faborito guztiak bat eginda iritsi dira, irabazlearekiko 6 minutu eta 53 segundora. Armirail liderrak faboritoek baino 33 segundo gehiago behar izan ditu helmugara iristeko; hala ere, nahikoa izan da liderraren maglia arrosarekin jarraitzeko.

Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik izan: Armirail da liderra, 1 minutu eta 8 segundora du bigarrena, Thomas, eta 1 minutu eta 10 segundora hirugarrena, Roglic.

15. etapako sailkapena

1 - MCNULTY Brandon (UAE) 5:13:39

2 - HEALY Ben (EF E) d. b.

3 - FRIGO Marco (Israel - Premier Tech) d. b.

4 - MOLLEMA Bauke (Trek) + 1:51

5 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) d. b.

6 - VELASCO Simone (Astana) + 2:26

7 - PASQUALON Andrea (Bahrain) d. b.

8 - HUYS Laurens (Intermarche) + 3:10

9 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) + 4:13

10 - BIDARD François (Cofidis) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - ARMIRAIL Bruno (Groupama) 56:17:01

2 - THOMAS Geraint (INEOS) + 1:08

3 - ROGLIC Primož Jumbo-Visma + 1:10

4 - ALMEIDA João (UAE) + 1:30

5 - LEKNESSUND Andreas (DSM) + 1:50

6 - CARUSO Damiano (Bahrain) + 2:36

7 - KÄMNA Lennard (BORA) + 3:02

8- DUNBAR Eddie (Jayco) + 3:40

9 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 3:55

10 - DE PLUS Laurens (INEOS) + 4:18

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena