Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Ostiralean jokatuko dute
EITB MEDIA
Hamahirugarren etapa izango da, eta ostiralean jokatuko dute. Horrela, etapak 199 kilometro izango ditu, ez 207, eta aurtengo Coppi Gaina ez da Grand Saint-Bernard mendatean izango, Tre Cime di Lavaredon baizik; 19. etapa amaituko da azken mendate horretan.
Primoz Roglic eta Tao Geoghegan Hart, Giroko etapa batean. Argazkia: EFE.
Albisteak (11)
Italiako Giroaren hamahirugarren etaparen ibilbidea aldatu dute, elurte handiengatik eta elur-jausiak izateko arriskuagatik, antolatzaileek asteartean jakitera eman dutenez. Etapa hori ostiralean jokatuko dute, hilaren 19an, Borgofranco d'Ivrean hasiko da eta Crans Montana Suitzako estazioan amaitu, eta aurreikuspena zen 207 kilometro izatea, baina, azkenean, 199 kilometro egin beharko dituzte egun horretan txirrindulariek.
"Kontuan izanik ohiz kanpoko elurteak izango direla eta elur-jausiak izateko arriskua izango dela, iragartzen da lasterketa ez dela Grand Sain-Bernardeko gainetik igaroko, tuneletik baizik. Coppi Gaina Tre Cime di Lavaredon izango da. Grand Saint-Bernardeko igoera 1. mailako mendatea izango da, eta puntuak horren arabera banatuko dira", zabaldu dute antolatzaileek. Tre Cime di Lavaredo hemeretzigarren etapan igoko dute, maiatzaren 26an (ostirala da egun hori).
Horrenbestez, hamahirugarren etapak 199 kilometro izango ditu. Hori bai, irteera orduan ez da aldaketarik izango. Croix de Coeur mendatea eta Crans Montanako azken igoera, biak ala biak 1. mailakoak, ibilbidean izango dira, iragarrita zegoenez.
Coppi Gaina da urtero Italiako Giroan igotzen duten mendaterik altuena. Ohore handia da mendate horretatik lehen postua lortzen duen txirrindulariarentzat, eta, horrez gain, puntuazio berezia du Mendiko Sailkapen Nagusirako.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa