Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:33

Italiako Giroa

9. etapa

Evenepoelek irabazi du Cesenako erlojupekoa, segundo batengatik, eta maglia arrosa berreskuratu du

EITB MEDIA

Soudal QuickStep taldeko txirrindulari belgikarrak Geraint Thomasek baino segundo bat gutxiago behar izan du ibilbidea egiteko, eta Tao Geoghegan Hartek baino bi gutxiago. Sailkapen nagusian, Thomas bigarren dago, Evenepoelekiko 45 segundora, eta Roglic dabil hirugarren, 47 segundora.

5:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Soudal Quick-Step taldeko Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak 2023ko Italiako Giroaren bederatzigarren etapa irabazi du igandean, Cesenan amaitu den 35 kilometroko erlojupeko bat, eta, horrenbestez, maglia arrosa berreskuratu du, berriro ere sailkapen nagusiko lehen postuan jarri baita, Andreas Leknessund DSM taldeko norvegiarra menderatuta. Evenepoelek Ineos taldeko Geraint Thomas galestarrak baino segundo bat gutxiago behar izan du ibilbidea egiteko, eta bi segundoko aldea erdietsi du Tao Geoghegan Hartekiko (azken hori ere britainiarra da, eta Ineos taldekoa). Sailkapen nagusian, belgikarra da liderra, eta Geraint Thomas dabil bigarren, 45 segundora; Primoz Roglic (Jumbo) hirugarren tokian dago, 47 segundora.

Hortaz, bete egin da iragarpena, gehienek uste baitzuten Evenepoelek irabaziko zuela etapa eta maglia arrosa jantziko zuela; hori bai, belgikar gazteak espero baino alde txikiagoa eskuratu du, bereziki ikusita zein ondo eta azkar ibili den erlojupekoaren lehen kilometroetan. Ez da horren indartsu ibili Evenepoel bigarren zatian, beste aurkari batzuk ez bezala; Ineoseko bi txirrindulariek edo Roglicek berak erregulartasun handiagoa erakutsi dute, edo amaierako zatian ibili dira hasierakoan baino hobeto.

Lasterketak bederatzi egun ditu dagoeneko, mendiko etapa batzuk eta bi erlojupeko egin dituzte parte-hartzaileek, eta Giroa bizi-bizi dago; izan ere, zenbait txirrindulari dabiltza maila oso altuan eta badute zer esanik. Evenepoel da liderra, eta maglia arrosa jantzita iritsi da lehen atseden egunera, baina Thomas, Roglic, Geoghegan Hart, Almeida edo Vlasov, Caruso eta Vine ahaztu gabe, sailkapen nagusiko lehen postuetan dabiltza, esperientzia handia dute lasterketa handietan, eta pentsatzeko modukoa da lehia estua izango dela ondorengo bi asteetan ere.

Primoz Roglic oso ondo aritu zen larunbateko etapan, eta igandekoan lehenengo erlojupekoan gertatutakoari buelta eman dio; izan ere, orduan, 19 kilometrotan, Evenepoelek baino 43 segundo gehiago behar izan zituen. Oraingoan, 13. Kilometroaren puntuan belgikarra 31 segundo hobeto zihoan; baina, handik aurrera, ez da horren eroso ibili, eta helmugan, azkenean, bien arteko aldea 17 segundokoa izan da. Geraint Thomas ondo baino hobeto aritu da, eta irabaztetik oso gertu izan da; segundo bakar batengatik ez da podiumera igo, baina sasoi puntu bikaina duela argi utzi du.

Giroan dauden txirrindulariek, orain, egun bateko atsedenaldia dute, asteartera arte; orduan, hamargarren etapa jokatuko dute, Scandianon hasita, Viareggioraino, 196 kilometroko ibilbidea duena. Bi mendate puntuagarri izango dira, horietako bat 2. mailakoa, eta jardunaldi gorabeheratsua izando dute ziklistek.

9. ETAPA

Etapako sailkapena

1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 41:24

2 - THOMAS Geraint (Ineos) +00:01

3 - GEOGHEGAN HART Tao (Ineos) +00:02

4 - KUNG Stefan (Groupama) +00:04

5 - ARMIRAIL Bruno (Groupama) +00:08

6 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +00:17

7 - ARENSMAN Thymen (Ineos) +00:24

8 - VLASOV Aleksandr (Bora) +00:30

9 - ALMEIDA Joao (UAE) +00:35

10 - CARUSO Damiano (Bahrain) +00:42

Sailkapen nagusia

1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 34:33:42

2 - THOMAS Geraint (Ineos) +00:45

3 - ROGLIC Primoz (Jumbo) +00:47

4 - GEOGHEGAN HART Tao (Ineos) +00:50

5 - ALMEIDA Joao (UAE) +01:07

6 - LEKNESSUND Andreas (DSM) d.b.

7 - VLASOV Aleksandr (Bora) +01:48

8 - CARUSO Damiano (Bahrain) +02:13

9 - KAMNA Lennard (Bora) +02:37

10 - SIVAKOV Pavel (Ineos) +03:00

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena