Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:56

Italiako Giroa

4. etapa

Paret-Peintrek irabazi du Giroko 4. etapa, eta Leknessund da sailkapeneko lider berria

EITB MEDIA

7 txirrindulariko ihesaldia izan da etapako protagonista, faboritoen talde nagusiaren baimenarekin. Evenepoel orain arteko liderrari bere taldeak huts egin dio.

  • Paret-Peintre, 4. etapako helmugan

    Paret-Peintre, 4. etapako helmugan. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurelien Paret-Peintre AG2R Citroën Team) frantziarrak irabazi du Italiako Giroko laugarren etapa. Guztira, 175 kilometro egin dituzte txirirndulariaek Venosa eta Lago Araceno artean. Paret-Peintre Andreas Leknessund (Team DSM) iheskidearekin batera iritsi da helmugara, eta danimarkarra da sailkapen nagusiko lider berria. Remco Evenepoel orain arteko liderra talde nagusiarekin batera iritsi da helmugara.

Etapan zazpi txirrindulariko ihesaldia izan da protagonista. Ibilbidearen erdialdera egin dute ihes talde nagusitik eta 5 minutuko aldea ere izan dute zenbait momentutan. Ibilbide gorabeheratsuarekin, 2. Mailako hiru mendate igo behar izan dituzte. Faboritoen taldeak ez du kezka handirik agertu ihesaldiarekin, distantzia eta denbora kontrolatu dute, eta azkenen bi minutuko atzerapenarekin helmugaratu dira.

Zazpi gizonezkoen aurreko taldetxoa azken kilometroan sakabanatu egin da. Horrela, Paret-Peintre eta Leknessund geratu dira lasterketa buruan eta garaipena bien arteko lehian erabaki da. Azkenean, frantziarra gailendu da, bere ibilbideko garaipenik garrantzitsuena lortzeko. Leknessundek ere izan du bere saria, eta potoloa gainera, berak jantziko baitu liderraren maila arrosa.

Bosgarren etapa

Asteazken honetan Italiako Giroko bosgarren etapa jokatuko dute, 171 kilometrokoa, Atripalda eta Salermo artean. Ibilbide gorabeheratsua izango dute, batez ere lehen zatian, egokia ihesaldiren bat egiteko. Hala ere, baliteke ere garaipena esprintean erabakitzea.

Etapako sailkapena

1 - PARET-PEINTRE Aurélien (AG2R) 4:16:04

2 - LEKNESSUND Andreas (DSM) + 0:02

3 - SKUJINŠ Toms (Trek) + 0:57

4 - ALBANESE Vincenzo (EOLO) d. b.

5 - CONCI Nicola (Alpecin) + 1:02

6 - GHEBREIGZABHIER Amanuel (Trek) + 1:07

7 - BOUWMAN Koen (Jumbo) + 2:01

8 - CARUSO Damiano (Bahrain) d. b.

9 - DUNBAR Eddie (Jayco) AlUla d. b.

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

 

Sailkapen nagusia

1 - LEKNESSUND Andreas (DSM) 14:35:44

2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) + 0:28

3 - PARET-PEINTRE Aurélien (AG2R) + 0:30

4 - ALMEIDA João (UAE) + 1:00

5 - ROGLIC Primož (Jumbo) + 1:12

6 - THOMAS Geraint (INEOS) + 1:26

7 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

8 - SKUJINŠ Toms (Trek) + 1:29

9 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) + 1:30

10 - VINE Jay (UAE) + 1:36

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena