Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

11:59

Italiako Giroa

Maiatzak 16, asteartea

Italiako Giroaren 10. etaparen profila eta ibilbidea: Scandiano-Viareggio (196 km)

EITB MEDIA

Passo delle Radici (2. maila) toki ona izan liteke tropela zatitu eta helmugaraino hel litekeen ihesaldia osatzeko.

  • 2023ko Italiako Giroko 10. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 10. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lehen atseden egunaren ostean, asteartean, maiatzaren 16an, 2023ko Italiako Giroko hamargarren etapa jokatuko da. Scandiano eta Viareggio arteko 196 kilometroko ibilbidean, guztira 2.600 metroko desnibel metatua izango du.

Etapa zaila izango da Tirreniar itsasora bidean, batez ere lasterketaren lehen erdian, zenbait igoera eta jaitsiera izango baitituzte aurretik, gero eta luzeagoak, Passo delle Radici (2. mailakoa) harrapatu arte. Toki ona izan liteke tropela zatitu eta helmugaraino hel litekeen ihesaldia osatzeko.

Hortik aurrera, jaitsiera azkar bat hasiko da Monteperpoliko igoera laburreraino (4. mailakoa). Ondoren, jaitsiera luze batek kostaldera eramango ditu txirrindulariak, helmugaraino.

Azken 3 kilometroak erabat zuzenak eta lauak dira; beraz, bakarren batek bakarrik iristea lortzen badu, etxeko lanak eginda izango ditu.

Egunero bezala, lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 11:55etik aurrera; ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du, 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 9. etaparen profila | Ikusi 11. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 10. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 10. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 10. etapa (maiatzak 16)

Ibilbidea: Scandiano - Viareggio

Distantzia: 196 km

Goranzko desnibel metatua: 2.600 m

Hasiera-ordua: 12:20

Amaiera-ordua: 16:54 (42 km/h) | 17:09 (40 km/h) | 17:26 (38 km/h).

Mendiko saria: Passo delle Radici (2. mailakoa), 87,5. kilometroan; Monteperpoli (4. mailakoa), 120,7. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena