Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:19

Italiako Giroa

LARUNBATA, MAIATZAK 13

Italiako Giroaren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Terni-Fossombrone (207 kilometro)

EITB MEDIA

Lehen asteko azken-aurreko etapa izango da. Ibilbidearen lehen zatia laua da, baina azken kilometroak igoera eta jaitsiera bortitzez josita daude.

  • 2023ko Italiako Giroko 8. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

    2023ko Italiako Giroko 8. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023ko Italiako Giroak zortzigarren etapa jokatuko du maiatzaren 13an, larunbatean. Lehen asteko azken-aurrekoa izango da. Txirrindulariek Terni eta Fossombrone arteko 207 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre; guztira, 2.500 metroko desnibel pilatua du.

Lehen zatia laua da, baina, 150 kilometro gainditu ostean, Cappuccini 4. mailako mendatearekin topatuko dira txirrindulariak. Cappuccinik 2,8 kilometroko igoera du, baina % 12 eta % 19ko maldatxoak ere baditu.

Capuccini jaitsita, Monte delle Cesane 2. mailako mendatea igotzen hasiko dira. Hau, 7,8 kilometroko igoera da batezbesteko, % 6,5eko penditzarekin. Hala ere, zati batzuetan % 18ko maldak ditu.

Helmugarako 10 kilometro falta direnean, berriz igoko dute Capuccini. Ondoren, 5 kilometroko jaitsiera izango dute aurretik, eta, geroago, 1,5 kilometroko ibilbide laua. Hori bai, azken 700 metroek goranzko joera dute.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 11:40tik aurrera; ETB4k 14:00etik 15:00era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:00etatik etapa amaitu arte.

Ikusi 7. etaparen profila | Ikusi 9. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Perfil de la etapa 8 del Giro de Italia. Foto: giroditalia.it

Italiako Giroko 8. etapako profila. Argazkia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 8. etapa (maiatzak 13)

Ibilbidea: Terni - Fossombrone

Distantzia: 207 km

Desnibel pilatua: 2.500 m

Irteera ordua: 12:00

Iristsiera ordua: 16:54 (42 km/h) | 17:11 (40 km/h) | 17:29 (38 km/h).

Mendiko saria: I Cappuccini (4. mailakoa), 156,8 kilometroan; Monte delle Cesane (2. mailakoa), 170,6. kilometroan; I Cappuccini (4. mailakoa), 201,1. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena