Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

09:11

Italiako Giroa

MAIATZAK 24, ASTEARTEA

2022ko Italiako Giroko 16. etaparen profila eta ibilbidea: Salo – Aprica (202 km)

EITB MEDIA

Lehen mailako hiru mendate daude txirrindularien zain, 5.000 metroko desnibel metatua gaindituko duen ibilbidean.

  • Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

    Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Maiatzaren 24an mendiko etapa gogorra hartuko du Italiako Giroak. Txirrindulariek Salo eta Aprica banatzen dituzten 202 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute. Lehen mailako hiru mendate egongo dira, 5.000 metroko desnibela izango duen ibilbidean.

Eguneko lehen mendatea Goletto di Cadino izango da, eta 29. kilometroan ekingo diote txirrindulariek igoerari; 30 kilometroko igoera da, batezbesteko % 6,2ko maldekin, eta tontorra ia 2.000 metrora dago.

Gioletto di Cadinoko jaitsiera osatu ostean, Mortiroloren txanda iritsiko da. Mendate ezagun honek 12,6 kilometroko igoera du, batezbesteko % 7,6ko maldekin. Ondoren, Grosiora arteko jaitsiera oso teknikoa da.

Zati lau bat gaindituta, Teglioko igoera aurkituko dute txirrindulariek. Igoera laburra, baina gogorra, zati batzuetan % 15eko maldak ditu eta. Tresnedara eramango dituen jaitsiera azkar baten ostean, Valico di Santa Cristina azken mendatea erabakigarria izango da: 13,5 kilometroko igoera, batezbesteko % 8ko maldekin.

Valico di Santa Cristinako jaitsiera ere teknikoa da, errepidea estua eta aldapa handia delako. Etapako azken 1.500 metroek goranzko joera dute, % 3ko maldekin.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 10:50etik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:10etik etapa amaitu arte, ETB1en jarraitzeko aukera izango da.

Ikusi 15. etaparen profila | Ikusi 17. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

Italiako Giroko 16. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it


FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 16. etapa (maiatzak 24)

Ibilbidea: Salò – Aprica

Distantzia: 202 km

Hasiera-ordua: 11:00.

Amaiera-ordua: 16:49 (36 km/h) | 17:12 (34 km/h) | 17:38 (32 km/h).

Mendiko saria: Goletto di Cadino (1. mailakoa), 59,2. kilometroan; Passo del Mortirolo (1. mailakoa), 129,9. kilometroan; eta Valico di Santa Cristina (1. mailakoa), 195,8. kilometroan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena