Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:35

Italiako Giroa

8. etapa

Thomas de Gendt nagusitu da Napolin

I. G. | EITB MEDIA

Juanpe Lopez tropelarekin batera iritsi da eta maglia arrosa ntentzen jarraituko du bosgarren egunez jarraian.

  • Thomas de Gendt

    Thomas de Gendt. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako Giroko zortzigarren etapa Napolin hasi eta amaitu da, 153 kilometroko ibilbide labur baina korapilatsuarekin, eta Thomas de Gendt (Lotto Soudal) belgikarra izan da nagusi, esprint itxi batean. Juan Pedro Lopez espainiarra (Trek Segafredo) tropelarekin iritsi da eta ez du maglia arrosa mantentzeko arazorik izan.

De Gendtek amaieratik 42 kilometrora egin duen erasoa baliatu du, Harm Vanhoucke (Lotto Soudal) taldekide eta herrikidearekin, Davide Gabburo (Bardiani CSF) italiarrarekin eta Jorge Arcas (Movistar) espainiarrarekin batera.

De Gendten atzetik helmugaratu dira Gabburo bigarren eta Arcas hirugarren.

Juanpe Lopez tropelarekin batera iritsi da, eta bosgarren egunez jarraian maglia arrosa janzten jarraituko du.

8. ETAPA:

Etapako sailkapena:

1-. DE GENDT Thomas Lotto Soudal 3:32:53

2-. GABBURO Davide Bardiani-CSF-Faizanè +0:00

3-. ARCAS Jorge Movistar Team +0:00

4-. VANHOUCKE Harm Lotto Soudal +0:04

5-. GIRMAY Biniam Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:15

6-. SCHMID Mauro Quick-Step Alpha Vinyl Team +0:15

7-. VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix +0:15

8-. POELS Wout Bahrain - Victorious +0:33

9-. MARTIN Guillaume Cofidis +0:33

10-. FELLINE Fabio Astana Qazaqstan Team +2:56

Sailkapen nagusia:

1-. LÓPEZ Juan Pedro Trek - Segafredo 32:15:31

2-. KÄMNA Lennard BORA - hansgrohe +0:38

3-. TAARAMÄE Rein Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +0:58

4-. MARTIN Guillaume Cofidis +1:06

5-. YATES Simon Team BikeExchange - Jayco +1:42

6-. VANSEVENANT Mauri Quick-Step Alpha Vinyl Team +1:47

7-. KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe +1:55

8-. ALMEIDA João UAE Team Emirates +1:58

9-. BILBAO Pello Bahrain - Victorious +2:00

10-. PORTE Richie INEOS Grenadiers +2:04

12-. CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers +2:16

13-. LANDA Mikel Bahrain Victorious +2:15

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena