Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
MAIATZAK 15, IGANDEA
EITB MEDIA
Maiatzaren 15eko etapa mendiko lehen hitzordu handia izango da txirrindularientzat; izan ere, hirugarren mailako mendate bat, bigarren mailako bi eta lehen mailako beste bi gainditu beharko dituzte.
2022ko Italiako Giroko 7.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
Albisteak (8)
Informazio gehiago (1)
Maiatzaren 15ean, igandean, mendiko etapa bete-betea izango du Italiako Giroak. Tropelak Isernia eta Blockhaus arteko 191 kilometroko ibilbideari egingo dio aurre Apeninoetan zehar, eta 3. mailako mendate bat, 2. mailako bi, eta 1. mailako beste bi izango dituzte zain txirrindulariek. Guztira, 5.000 metroko desnibela gainditu beharko dute.
Hasi eta berehala, Valico del Macerone 3. mailako mendatea igoko dute parte-hartzaileek. Hura jaitsi eta ia jarraian, 2. mailako Rionero Sanniticoko igoerari ekingo diote. Atseden hartzeko denborarik gabe, Roccarasorekin (2. maila) egingo dute topo. Ondoren, 90 kilometroko ibilbidea izango dute Passo Lanciano (1. maila) mendatera iritsi aurretik. Passo Lanciano jaitsi, Roccamorice herrira heldu, eta orduan hasiko dira txirrindulariak azken mendateko zailtasun gogorrenak pairatzen.
Blochausek erabakiko du etapako garailea, eta lasterketa irabazteko faboritoek tarteak zabaltzeko aukerak izango dituzte. % 9ko batez besteko maldak ditu Blockhausek ia 10 kilometrotan zehar, baina aldapak % 14koak izatera hel daitezke. Igoera txiki batek helmugatik 500 metrora kokatuko ditu txirrindulariak, eta azken 200 metroetan % 8 malda gainditu beharko dute helmuga gurutzatu ahal izateko.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 11:25etik aurrera. ETB4k 13:00etatik 15:00etara egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:00etatik etapa amaitu arte ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 8. etaparen profila | Ikusi 10. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 9. etapa (maiatzak 15)
Ibilbidea: Isernia – Blockhaus
Distantzia: 191 km
Hasiera-ordua: 11:35
Amaiera-ordua: 16:53 (37 km/h) | 17:13 (35 km/h) | 17:36 (33 km/h).
Mendiko saria: Valico de Macerone (3. mailakoa), 4,2. kilometroan; Rionero Sannitico (2. mailakoa), 17,8. kilometroan; Roccaraso (2. mailakoa), 37,6. kilometroan; Passo Lanciano (1.mailakoa), 147,7. kilometroan eta Blockhaus (1. mailakoa), 191 kilometroan (helmugan).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa