Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
MAIATZAK 13, OSTIRALA
EITB MEDIA
Zazpigarren etapa aurrekoa baino zailagoa izango da. Jardunaldi menditsua izango da, ibilbidean zehar lau mendate aurkituko baitituzte txirrindulariek.
2022ko Italiako Giroko 7.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Maiatzaren 13an, ostiralean, Italiako Giroko 7. etapa jokatuko da. Txirrindulariek Diamante eta Potenza arteko 196 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Lau mendate izango ditu jardunaldiak. Hala, lehen 30 kilometroak gaindituta, 3. mailako Passo Colla igo beharko du tropelak. Jaitsieraren ostean, 1. mailako Monte Sirino igotzen hasiko dira; mendate luzea da, malda gogorrekoa. Sirino atzean utzi ondoren, zati luzea dago Montagna Grande di Viggiano (2. mailakoa) igotzeari ekin aurretik; mendate laburra da, baina aldapa zailak ditu. Eguneko azken igoera 3. mailako Sellata izango da. Haren tontorretik 23,8 kilometro geratuko dira helmugaraino.
Azken bi kilometroetan sartu aurretik, ibilbidea gorabeheratsua izango da. Amaieran, helmugara iristeko 350 metro falta direnean, % 8ko batez besteko aldatsei (% 13koak izatera irits daitezke) egin beharko diete aurre txirrindulariek. Mugimenduak egon litezke lasterketa irabazteko faboritoen artean.
Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da EITBn ondorengo ordutegietan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da 11:30etik aurrera. ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin. Ondoren, 15:10etik etapa amaitu arte ETB1en jarraitzeko aukera izango da.
Ikusi 6. etaparen profila | Ikusi 8. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 7.etapa (maiatzak 13)
Ibilbidea: Diamante – Potenza
Distantzia: 196 km
Hasiera-ordua: 11:40
Amaiera-ordua: 16:55 (39 km/h) | 17:13 (37 km/h) | 17:33 (35 km/h)
Mendiko saria: Passo Colla (3.mailakoa), 45,6. kilometroan; Monte Sirino (1. mailakoa), 90,1. kilometroan; Montagna Grande di Viggiano (2. mailakoa), 135,6. kilometroan; eta La Sellata (3. mailakoa), 172,2. kilometroan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa