Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

09:07

Italiako Giroa

MAIATZAK 11, ASTEAZKENA

2022ko Italiako Giroko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Catania – Messina (174 km)

EITB MEDIA

Aurreko egunean Etnako aldapa gogorrak atzean utzi ondoren, asteazkeneko jardunaldia aproposa izan daiteke beste ihesaldi baterako, ibilbidearen erdialdean dagoen igoera luzea baliatuta.

  • 2022ko Italiako Giroko 5.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

    2022ko Italiako Giroko 5.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Italiako Giroko 5. etapa maiatzaren 11n izango da, Catania eta Messina artean, 174 kilometroko ibilbidearekin.

Etapa nagusiki laua izango da, baina txirrindulariek ibilbidearen erdian dagoen Portella Mandrazzi 2. mailako mendatearen ia 30 kilometroko igoera gainditu beharko dute. Mendateak % 4ko batez besteko maldak ditu, eta eguneko ihesaldia osatzeko aproposa izan daiteke. Igo ostean, ia 100 kilometro geratuko dira helmugarako; dena den, mendatearen jaitsiera ere luzea da, 25 kilometro inguru baititu.

Etapako azken zatian, igoera labur baten bidez sartuko dira txirrindulariak Messinara, helmugatik 4 kilometrora. Gainera, txirrindulariek beste malda bat igo beharko dute, azken 1.500 metroei aurre egin aurretik. Jaitsiera labur baten ondoren, 800 metroko zuzengune zabal batek erabakiko du garailea. Amaiera esprinterrentzat aproposa izan daiteke, eguneko ihesaldiak arrakastarik ez badu.

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, honako ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 11:20tik aurrera; ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.

Ikusi 4. etaparen profila | Ikusi 6. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2022ko Italiako Giroko 5.etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

2022ko Italiako Giroko 5. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it

ETAPAKO FITXA TEKNIKOA

Etapa: 5. etapa (maiatzak 11)

Ibilbidea: Catania – Messina

Distantzia: 174 km

Hasiera-ordua: 11:20

Amaiera-ordua: 15:47 (43 km/h) | 16:00 (41 km/h) | 16:14 (39 km/h)

Mendiko saria: Portella Mandrazzi (2. mailakoa), 75,3. kilometroan

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena