Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
MAIATZAK 10, ASTEARTEA
EITB MEDIA
Asteleheneko atseden-egunaren ostean, txirrindulariek Italian korrituko dute laugarren jardunaldia, Sizilian, hain zuzen ere. Mendiko etapa izango da, sailkapen nagusian lehen aldeak eragin ditzakeena.
2022ko Italiako Giroko 4. etaparen profila. Argazkia: giroditalia.it
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Astelehenean atseden-eguna izan ostean, Giroa Italian sartuko da asteartean, maiatzaren 10ean, Sizilian hain zuzen ere. Laugarren etapa lehiatuko da, eta jardunaldi garrantzitsua izan liteke, kontuan izanik eguna lehen mailako mendate batean amaituko dela; Etnan dagoen Sapienzako aterperainoko igoerak sailkapen nagusia helburu duten txirrindularien indarrak neurtuko ditu.
Etapak 172 kilometro izango ditu, Avolatik abiatuta. Aurreikuspenak betez gero, txirrindulariek amaierarako gordeko dituzte indarrak, eguneko tarterik gogorrena azken kilometroan helduko baita. Aurtengo Giroko lehen mailako aurreneko mendatea da Etna.
Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da EITBn, ordutegi hauetan: eitb.eus-en etapa oso-osorik ikusteko aukera egongo da, 12:15etik aurrera; ETB4k 13:30etik 15:10era egingo du bat seinalearekin; eta telebistako emanaldiak ETB1en jarraituko du 15:10etik etapa amaitu arte.
Ikusi 3. etaparen profila | Ikusi 5. etaparen profila
ETAPAREN PROFILA:
ETAPAKO FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 4. etapa (maiatzak 10)
Ibilbidea: Avola – Etna-Nicolisi
Distantzia: 172 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera-ordua: 16:58 (39 km/h) | 17:14 (37 km/h) | 17:31 (35 km/h)
Mendiko saria: Etna (1. mailakoa), 172. kilometroan (helmugan)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa