Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:19

Italiako Giroa

Italiako Giroa, 2. etapa

Simon Yates ezustean nagusitu da Budapesteko erlojupekoan, eta Van der Poelek lider jarraitzen du

Agentziak | EITB Media

Herbeheretarrak bigarren egin du etapan britainiarraren atzetik eta Tom Dumoulin bigarren izan da. Pellok ez du egunik onena izan eta 9. da orain sailkapen nagusian, Van der Poelengandik 29 segundora.

  • Simon yates, vencedor de la contrarreloj de la segunda etapa

    Simon yates, vencedor de la contrarreloj de la segunda etapa. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Simon Yates britainiarrak (Bike Exchange) irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa, Budapesteko hirigunean jokatutako 9 kilometroko erlojuaren kontrakoa. Mathieu van der Poelek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio, etapan bigarren denborarik onena eginda.

Yatesek (Bury, 29 urte) 11:50eko denbora egin du, Van der Poelek (Alpecin Fenix) baino hiru gehiago. Herbeheretarrak 11 segundoko aldea ateratzen dio 2018ko Espainiako Itzuliko irabazleari sailkapen nagusian.

Hirugarren denborarik onena Tom Dumoulinek egin du, Van der Poelek baino 5 segundo gehiago erabilita.

Faboritoen artean, Joao Almeidak Yatesek baino 18 segundo gehiago egin ditu, Richard Carapazek 28 gehiago, Miguel Angel Lopezek 42 gehiago, Mikel Landak 33 gehiago eta Alejandro Valverdek 41 gehiago.

Pello, bederatzigarren sailkapen nagusian

Pello Bilbaok ez du egunik onena izan. Lehen etaparen ostean sailkapeneko hirugarren tokian hasi du erlojupekoa, baina azkenean 18. egin du, Yatesek baino 26 segundo gehiago eginda. Sailkapen nagusian, Pello bederatzigarren da orain, liderrarengandik 29 segundora.

Hirugarren etapa ere Hungarian korrituko dute. 201 kilometro egingo dituzte, Kaposvár hirian hasi eta Balatonfüreden amaituta.

Etapako sailkapena

1 - YATES Simon (Team BikeExchange - Jayco) 0:11:50

2 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin-Fenix) +0:03

3 - DUMOULIN Tom (Jumbo-Visma) +0:05

4 - SOBRERO Matteo (Team BikeExchange - Jayco) +0:13

5 - TULETT Ben (INEOS Grenadiers) d.b.

6 - FOSS Tobias (Jumbo-Visma) +0:17

7 - KELDERMAN Wilco (BORA - hansgrohe) d.b.

8 - KÄMNA Lennard (BORA - hansgrohe) d.b.

9 - SCHMID Mauro (Quick-Step Alpha Vinyl Team) +0:18

10 - ARENSMAN Thymen (Team DSM) d.b.

18 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) +0:26

26 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS Grenadiers) +0:31

30 - LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) +0:33

47 - LAZKANO Oier (Movistar Team) +0:38

Sailkapen orokorra:

1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin-Fenix) 4:47:11

2 - YATES Simon (Team BikeExchange - Jayco) +0:11

3 - DUMOULIN Tom (Jumbo-Visma) +0:16

4 - SOBRERO Matteo (Team BikeExchange - Jayco) +0:24

5 - KELDERMAN Wilco (BORA - hansgrohe) d.b.

6 - TULETT Ben (INEOS Grenadiers) d.b.

7 - FOSS Tobias (Jumbo-Visma) +0:28

8 - MOLLEMA Bauke (Trek - Segafredo) d.b.

9 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) +0:29

10 - SCHMID Mauro (Quick-Step Alpha Vinyl Team) d.b.

21 - LANDA Mikel (Bahrain - Victorious) 0:44

105 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS Grenadiers) 3:12

148 - LAZKANO Oier (Movistar Team) 5:56

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena