Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

16:38

Italiako Giroa

Bat Eslovenian amaituko da

2022ko Giroko etapa "mugituak" deiturikoen ibilbideak

EITB Media

Gehienak zailtasun handikoak eta gorabehera askokoak izango dira, amaiera harrigarriak bultzatzeko.

  • Giroa

    2021eko Italiako Giroko 17. etapako irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2022ko Italiako Giroko antolatzaileek mugitutzat jo dituzten etapen ibilbideak zehaztu dituzte astearte honetan. Gehienak zailtasun handikoak eta gorabehera askokoak izango dira, amaiera harrigarriak bultzatzeko. Gainera, horietako etapa bat Eslovenian amaituko da.

Iragan astean sprinterrentzat aproposak ziren etapen ibilbideak jakinarazi ostean, erdi-mailako zailtasuna duten etapa menditsuen txanda iritsi da. Diamante eta Partenza arteko etapak 198 kilometroko ibilbidea izango du, 4.490 metro baino gehiagoko desnibela pilatuta. Calabriatik eta Lucaniatik pasako da, eta Sirino Mendiko igoera Giroko ibilbidearen parte izango da 23 urte eta gero.

Klasiko baten antza izango duen etapa hartuko du Napolik; 149 kilometroko etapa laburra eta bizia izango da. Pescara eta Jesi (194 kilometro) arteko etapak hasiera laua eta amaiera gorabeheratsua izango du, laugarren mailako lau mendaterekin.

Parma eta Genova (186 kilometro) artekoa aproposa izan liteke ihesaldi bat garaipena lortzeko aukerekin iristeko. Helmugatik 20 kilometrora bigarren mailako Becco Mendia gainditu beharko dute txirrindulariek.

Beste etapa labur bat (154 kilometro) Santenan hasi eta Torinon amaituko dena izango da. Hala ere, bost igoera puntuagarri ditu; birritan igoko da Superga eta hiru bider Maddalena eta Santa Brigida mendateak.

Datorren urteko Giroa Esloveniatik ere pasako da, Tadej Pogacar edota Primoz Roglic txirrindularien herrialdetik. Marano Lagunaren hasi eta Castelmonte Santutegian amaituko dena izango da; 178 kilometroko ibilbidea izango du, 3.230 metroko desnibela pilatuta. Italiako Giroan inoiz igo ez den Kolovrat Mendia gainditu beharko dute parte-hartzaileek. Kolovratekoa, hamar kilometroko igoera da, batez besteko ehuneko hamarreko maldekin, eta zati lau bat du.

Hauek dira 2022ko Giroko etapa "mugituak":

1 - Diamante -Potenza (198 kilometro, 4.490 metroko desnibelarekin)

Argazkia: Italiako Giroa

Argazkia: Italiako Giroa

2 - Napoli - Napoli (149 kilometro, 2.130 metroko desnibelarekin)

Argazkia: Italiako Giroa

Argazkia: Italiako Giroa

3 - Pescara - Jesi (194 kilometro, 1.730 metroko desnibelarekin)

Argazkia: Italiako Giroa

Argazkia: Italiako Giroa

4 - Parma - Genova (186 kilometro, 2.840 metroko desnibelarekin)

Argazkia: Italiako Giroa

Argazkia: Italiako Giroa

5 - Santena - Torino (153 kilometro, 3.470 metroko desnibelarekin)

Argazkia: Italiako Giroa

Argazkia: Italiako Giroa

6 - Marano Lagunare - Santuario Di Castilmonte (178 kilometro, 3.230 metroko desnibelarekin)

Argazkia: Itaiako Giroa

Argazkia: Itaiako Giroa

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena