Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:00

Italiako Giroa

15. etapa

Campenaertsek eskuratu du garaipena, helmugara iritsi den beste ihesaldi baten ostean

AGENCIAS | EITB MEDIA

Qhubekako belgikarrak Riesebeek (Alpecin) gainditu du esprintean, eguneko ihesaldiko gainerako kideak aurretik atzean utzi eta gero.

  • Campenaerts Riesebeeki gailendu zaio.

    Campenaerts Riesebeeki gailendu zaio. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Victor Campenaerts Qhubeka ASSOS taldeko txirrindulari belgikarrak irabazi du Italiako Giroko 15. etapa, Grado eta Gorizia artean 147 kilometroko ibilbidearekin jokatu dena. Egan Bernal kolonbiarrak (INEOS Grenadiers), berriz, elastiko arrosarekin jarraitzen du lasterketako etapa nagusiaren bezperan.

Hala, sailkapen nagusiari begira gorabeherarik izan behar ez zuen etapan, erlojuaren aurkako orduko marka duen belgikarra Oscar Riesebeek (Alpecin-Fenix) herbeheretarrarekin batera alde egin du Gornje Cerovoko igoeran. Albert Torres (Movistar) elkartu zaie hasiera batean, baina helmugarako 15 kilometro falta zirenean, ezin izan dio bikotearen erritmoari eutsi. Hirurek 15 kidek osatu duten ihesaldian parte hartu dute.

Goriziako helmugan, Campenaerts aurkariaren erasoaren zain geratu da, eta esprintean menderatu du (3:25:25). Etapako podiuma Nikias Arndtek (DSM) osatu du, zazpi segundora sartuta.

Tropel nagusia atzerapen handiarekin (17:21) sartu da Gorizian, tartean Bernal liderra zegoela. Etapa hasieran erorketa handi bat izan da, eta, ondorioz, lau txirrindularik lasterketa utzi behar izan dute, tartean Emanuel Buchmann (BOra) alemaniarrak, gaur arte sailkapen nagusiko seigarren postuan zegoena, 2:36ra. Harekin batera, Natnael Berhane (Cofidis) eritrearrak, Jos Van Emden (Jumbo-Visma) herbeheretarrak eta Ruben Guerreiro (Education First) portugaldarrak ere hartu dute etxerako bidea.

Lasterketak etapa nagusiarekin jarraituko du astelehenean, hamaseigarrenarekin. Txirrindulariak Dolomitetan barrena ibiliko dira, eta 5.500 metroko desnibela izango duen ibilbideari egin beharko diote aurre, Sacile eta Cortina d'Ampezzo bitartean, 212 kilometroko ibilbidean.

Eguna gogorra izango da hasieratik bertatik, La Crosettako igoera luzearekin. Ondoren, Passo Fedaia, Giau eta Passo Pordoi izango dituzte zain. Etapa maldan behera amaituko da Cortinara iritsi arte.

Etapako sailkapena:

1 - CAMPENAERTS Victor (Team Qhubeka ASSOS) 3:25:25
2 - RIESEBEEK Oscar (Alpecin-Fenix) d.b.
3 - ARNDT Nikias (Team DSM) + 0:07
4 - CONSONNI Simone (Cofidis, Solutions Crédits) d.b.
5 - HERMANS Quinten (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) d.b.
6 - CATALDO Dario (Movistar Team) d.b.
7 - MOLLEMA Bauke (Trek - Segafredo) + 0:09
8 - TORRES Albert (Movistar Team) + 0:44
9 - MOLANO Juan Sebastián (UAE-Team Emirates) + 1:02
10 - WALSCHEID Max (Team Qhubeka ASSOS) d.b.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena