Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Maiatzaren 8tik 30era
L. E. A. | EITB MEDIA
Tao Geoghegan Hart 2020ko irabazlearen hutsunearekin, Egan Bernal, Simon Yates eta Romain Bardet daude faborito nagusien zerrendan, Mikel Landarekin batera.
2020ko Italiako Giroko tropela. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
20201eko lehen lasterketa handia hasiko da, Italiako Giroaren 104. edizioa. Aurtengoa, maiatzaren 8tik 30era jokatuko da, eta parte-hartzaileen artean ez da iazko irabazlea izango, baina Milanoko azken podiumera igotzeko hautagaien zerrenda zabala eta erakargarria da. Ibilbideari dagokionez, mendia eta erlojupekoak dira protagonista.
Tao Geoghehan Hart irabazlearen 1 zenbakia Egan Bernal INEOS Grenadierseko taldekideak jantziko du, bera izango da taldeburua Italiako lasterketa handian.
Kolonbiarraren aurkari nagusiak Aleksandr Vlasov (Astana), Mikel Landa (Bahrain-Victorious), Emanuel Buchmann (BORA), Joao Almeida (Deceuninck-Quick Step), George Bennett (Jumbo-Visma), Simon Yates (BikeExchange), Romain Bardet (DSM), Vincenzo Nibali (Trek) eta Movistar-Teameko Marc Soler izango dira.
Horrez gain, Giro berezia izango da. Remco Evenepoel belgikarra berriro lehia ikusteko aukera izango da, 2020ko Il Lombardia lasterketan izandako eroriko latzaren ostean. Berriro tropelean izango da ere Dylan Groenewegen (Jumbo-Visma), Fabio Jakobseni Polonia eraso egiteagatik bederatzi hilabeteko zigorra beteta.
Historia egiteko pentsatutako ibilbidea
Giroari hasiera emango dion etapa Turinen hasi eta bukatuko den erlojupekoa izango da. Lasterketako azken etapan ere erlojuaren kontrako saioa egingo dute txirrindulariek Milanen.
Lehen astean sprinterrek izango dituzte aukerak, eurentzat aproposak diren etapak baitituzte aurretik. Hala ere, laugarren etapa izango da mendate gainean amaituko den lehena. Mendiko lehen etapa handia bederatzigarrena izango da; Campo Felicen bukatuko da, lehen aldiz Giroaren historian, eta lau mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Guztira, etapak 3.400 metroko desnibela izango du.
Lasterketako lehen atseden eguna maiatzaren 18an (asteartea) izango da, eta hilaren 19tik aurrera iritsiko dira etapa nagusiak. Maiatzaren 22an, larunbatean, Zoncolanen bukatuko da etapa, eta aurten Sutrio aldetik igoko dute mendatea. Esloveniatik ere pasako da Giroa, ondoren etapa nagusia, ‘gran tappone’, egingo da. Hurrengo egunean, bigarren atsedena biziko du Giroak.
Mendatez jositako etapak eta amaierako erlojupekoa
Mendiko beste etapa bat izango dute txirrindulariek bigarren atseden egunaren ostean, Canazei eta Sega di Aala artekoa. Lehen aldiz bukatuko da Giroko etapa bat Sega di Alan, aurretik Passo San Valentino igo beharko dutelarik. Hurrengo etapa gorabeheratsua izango da, eta Giroak berak "etapa traidorea" moduan eman zuen ezagutzera.
Azken-aurreko etapa oso gogorra izango da, eta parte-hartzaileek Passo San Bernardino eta Passo Spluga mendateak gainditu beharko dituzte azken igoerari ekin aurretik. Lasterketari amaiera emateko, Milanen egingo da 29,4 kilometroko ibilbidea izango duen erlojupekoa.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa