Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

15:21

Italiako Giroa

Maiatzak 22, larunbata

Italiako Giroa 2021: 14. etapako profila, Cittadella-Zoncolan (204 km)

EITB Media

Zoncolaneko azken 3 kilometroak oso gogorrak dira %13ko pendizarekin batez beste, baina baditu %20ko eta %25ko aldapak.

  • Italiako Giroa 2021: 14. etapako profila, Cittadella-Zoncolan (204 km

    Italiako Giroa 2021: 14. etapako profila, Cittadella-Zoncolan (204 km). Argazkia: @giroditalia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mendiko beste jardunaldi bat, Cittadella hasiko da eta Zoncolan mitikoa amaituko da 204 kilometrotako 14. etapa.

Bi zati oso desberdinak ditu ibilbideak, alde batetik aurreneko 130 kilometroak lauak dira, inolako zailtasunik gabe, bakarrik Castello di Caneva (4. mailakoa) izango dute 76. kilometroan.

2. mailako Monte Rest igaro eta gero Tolmezzotik eta Arta Termetik pasatu eta gero azken igoerari egingo diote aurre ziklistek.

Zoncolan mendateko lehenengo 11 kilometroetan errepidea zabala da eta %7-8ko pendiza du batez beste. Azken 3 kilometroak oso gogorrak dira %13ko pendizarekin batez beste, baina badaude %20ko eta %25ko aldapak.

Azken kilometroak %18ko pendiza du batez beste.

Eguneko mendateak

76. km, Castello di Caneva (4. mailakoa)

146. km, Forcela Monte Rest (2. mailakoa)

205. km, Monte Zoncolan (1. mailakoa)

ETAPAK

1. etapa, maiatzak 8: Turin-Turin (8,6 km, erlojupekoa)

2. etapa, maiatzak 9: Stupinigi-Novara (179 km)

3. etapa, maiatzak 10: Biella-Canale (190 km)

4. etapa, maiatzak 11: Piacenza-Sestola (186 km)

5. etapa, maiatzak 12: Modena-Cattolica (175 km)

6. etapa, maiatzak 13: Grotte di Frasassi-Ascoli (160 km)

7. etapa, maiatzak 14: Notaresco-Termoli (181 km)

8. etapa, maiatzak 15: Foggia-Guardia Sanframondi (170 km)

9. etapa, maiatzak 16: Castel di Sangro-Campo Felice (158 km)

10. etapa, maiatzak 17: mayo L'Aquila-Foligno (139 km)

Maiatzak 18, atseden eguna

11. etapa, maiatzak: Perugia-Montalcino (162 km)

12. etapa, maiatzak 20: Siena-Bagno di Romagna (212 km)

13. etapa, maiatzak 21: Ravenna-Verona (198 km)

14. etapa, maiatzak 22: Cittadella-Zoncolan (204 km)

15. etapa, maiatzak 23: Grado-Gorizia (146 km)

16. etapa, maiatzak 24: Sacile-Cortina (212 km)

Maiatzak 25, bigarren atseden eguna

17. etapa, maiatzak 26: Canazei-Sega di Ala (193 km)

18. etapa, maiatzak 27: Rovereto-Stradella (231 km)

19. etapa, maiatzak 28: Abbiate Grasso-Alpe di Mera (176 km)

20. etapa, maiatzak 29: Verbania-Alpe Motta (165 km)

21. etapa, maiatzak 30: Senago-Milán (29,4 km, erlojupekoa)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena