Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:03

Italiako Giroa

16. etapa

Tratnikek lortu du garaipena bigarren atseden egunaren ondorengo etapan

Erredakzioa

Jan Tratnikek amaiera biribila eman dio eguneko ihesaldiari eta 16. etapa irabazi du. Joao Almeida liderrak bi segundoko abantaila lortu du sailkapen nagusian atzetik dituen aurkari zuzenekiko.

  • Jan Tratnik

    Jan Tratnik, 16. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jan Tratnikek (Bahrain-McLaren) irabazi du Italiako Giroko 16. etapa, Udine eta San Daniele del Friuli artean egin dena (229 kilometro), eguneko ihesaldiari amaiera bikaina emanda. Joao Almeida (Deceuninck-Quick Step) liderrak bi segundoko abantaila lortu du sailkapen nagusian atzetik dituen aurkariekiko.

Tratnik eguneko ihesaldia osatu duten 28 txirrindularietako bat izan da. Helmugarako 50 kilometro falta zirenean erasoa jo du Manuele Boarorekin (Astana) batera, Monte di Ragognako azken igoeran lasterketaren buruan bakarrik geratu delarik. Ben O'Connor Tratnik harrapatzeko gai izan da esfortzu itzela eginda, baina azken metroetan esloveniarra izan da indartsuena.

Tropelak egun lasaia izan du; tartea utzi dio eguneko ihesaldiari eta etapa irabazlearengatik ia 13 minutura iritsi da. Azken txanpan, Joao Almeida liderrak erasoa jo du, eta bi segundo atera dizkie aurkari zuzenei, lidertza sendotuz.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena