Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
6. etapa
Erredakzioa
Arnaud Demarek irabazi du etapa eta bi garaipen ditu jada aurtengo edizioan. Esprintean aise nagusitu da frantziarra.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Arnaud Demare (Groupama FDJ) nagusitu da Italiako Giroko seigarren etapan eta bere bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Etapa Castrovillari eta Matera artean egin da (188 kilometro), eta Joao Almeidak (Deceuninck Quick Step) lidertzari eutsi dio.
Frantziako txapelduna nagusitasun osoz gailendu da esprintean eta ez die aukerarik eman bigarren izan den Michael Matthews (Sunweb) eta hirugarren amaitu duen Fabio Felline (Astana) txirrindulariei.
Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon; Joao Almeida portugaldarra da liderra eta Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) euskal txirrindularia bigarren postuan da, 43 segundora. Wilko Kelderman (Sunweb) da hirugarren, 48 segundora.
Seigarren etapan Whelan (EF Pro Cycling), Frapporti (Vini Zabu), Bais (Androni) eta Zana (Bardiani) protagonista izan dira eguneko ihesaldian sartu direlako, baina tropelak helmugarako 15 kilometro falta zirenean harrapatu ditu, eta esprintean erabaki da.
Etxeondoren lehiaketa
Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa