Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

16:35

Italiako Giroa

2. ETAPA

Diego Ulissik bere helburua bete du Agrigenton

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Emirates taldeko txirrindulari italiarra argi eta garbi nagusitu da azken aldapan, Saganen eta Honoreren aurretik.

7:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diego Ulissi (UAE) italiarra nagusitu da Italiako Giroko bigarren etapan, Alcamo eta Agrigento arteko 149 kilometroko ibilbidean. Emirates taldeko txirrindularia Peter Sagan (Bora Hansgrohe) eslovakiarraren aurretik helmugaratu da. Sailkapen nagusian, Filippo Gannak (Ineos) liderraren elastiko arrosari eutsi dio.

Ulissik Sagan eta Mikkel Honore danimarkarra (Deceunick Quick Step) azpiratu ditu, Agrigentorako igoeran taldetxo txiki bateko esprintean.

Pello Bilbao (Bahrain) bizkaitarra bederatzigarren izan da helmugan, etapako garailearengandik bost segundora iritsi den bigarren multzoan sartu ostean.

Esan bezala, Gannak sailkapen nagusiko liderra izaten jarraitzen du, Joao Almeida (Deceunick Quick Step) portugaldarrarekiko 22 segundoko aldearekin.

Etxeondoren lehiaketa

Parte hartu egunero Ez da Giro! saioak martxan jartzen duen lehiaketan, eta asmatu zein den hiru pisten atzean ezkutatuta dagoen txirrindularia. Erantzun zuzen guztiak Etxeondo etxeko maillot eta kulot baten zozketan sartuko dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena