Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Lasterketa utzi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kolonbiarrak Italiako Giroa utzi behar izan du lehen etapan erorikoa izan ondoren.
Albisteak (1)
Miguel Angel 'Superman' Lopezi (Astana) egindako osasun-azterketek erakutsi dutenez, txirrindulari kolonbiarrak ez du hausturarik, Italiako Giroa abiatzeko erlojupekoan erorikoa izan eta gero. Hala ere, ebakuntza txiki bat egin behar izan diote, arteria iliakotik gertu zeukan zauri sakon bat sendatzeko.
"X izpiek hausturarik ez dagoela erakutsi dute. Zauri sakon bat izan du, eta ebakuntza egin diote ", jakinarazi du Serge Niamke Astana taldeko medikuak.
"Bere istripuari dagokionez, Miguel Angelek ez du lesio larririk izan. Oinez utzi du ospitalea eta hotelera itzuli da. Ikusiko dugu zer moduz dagoen bihar (igandea) etxera itzultzeko", gaineratu du.
Lopezek bederatzi minutu zeramatzan erlojupekoan lehiatzen, bizikletaren kontrola galdu duenean bideko zulo batean, eskulekuan esku bakarra zuela. Ondorioz, errepide alboetako hesien kontra jo du, eta lasterketa utzi behar izan du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa