Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
103. ekitaldia
eitb.eus
Tao Geoghegan Hartek irabazi du 2020ko Italiako Giroa, azken erlojupekoan Jai Hindley australiarrari gailenduta. Etapa Gannak irabazi du. Pello Bilbaok bosgarren egin du sailkapen nagusian.
Tao Geoghegan Hart, Giroko irabazlea. Argazkia: EFE
2020ko Italiako Giroko sailkapen guztiak
21. ETAPA
Tao Geoghegan Hart (INEOS Grenadiers) britainiarrak irabazi du Italiako Giroaren 103. edizioa, azken erlojupekoan maglia arrosa Jai Hindley australiarrari kenduta. Erlojuaren kontrako saioak 15,7 kilometroko ibilbidea izan du Cernusco sul Naviglio eta Milano artean. Denborarik onena Filippo Ganna italiarrak egin du (INEOS Grenadiers).
20. ETAPA
Ineos taldeko Tao Geoghegan Hart txirrindularia gailendu da Italiako Giroko 20. etapan, Jai Hindley australiarrari bien arteko esprintean nagusituta. Ehuneneko aldearekin, Hindley da orain sailkapen nagusiko lider berria eta Pello Bilbao laugarren da, 2:51ra.
19. ETAPA
Josef Cherny CCC Teameko txirrindularia gailendu da Italiako Giroko 19. etapan, Astiko helmugara bera bakarrik iritsita. Cernyk helmugarako 13 kilometrora utzi ditu atzean iheskideak. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik. Talde nagusia 11 minutu baino gehiagora sartu da.
18. ETAPA
Jai Hindleyk (Sunweb) irabazi du Stelvion amaitu den etapa. Sailkapen nagusian aldaketak egon dira, eta Wilco Keldrman (Sunweb) da lider berria. Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) laugarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 1'19"ra.
17. ETAPA
Ben O'Connor (NTT) nagusitu da 17. etapan, helmuga ihes eginda gurutzatu ostean. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Joao Almeidak (Deceuninck-Quick Step) jarraitzen du lidergoan, eta Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) bosgarren postuan mantentzen da.
16. ETAPA
Jan Tratnik (Bahrain-McLaren) izan da Giroko 16. etapako irabazea. Joao Almeidak (Deceuninck-Quick Step) lidergoa sendotu du aurkari zuzenei bi segundo aterata. Pello Bilbao (Bahrain-McLaren) bosgarren da sailkapen nagusian.
15. ETAPA
14. ETAPA
Filippo Ganna (Ineos) italiarrak egin du denborarik onena 14. etapako erlojuaren kontrako saioan. 34,1 kilometroko ibilbidea bete behar izan dute txirridnulariek Conegliano eta Valdobbiadene artean. Joao Almeida liderrak (Deceunick Quick Step) lidergoa sendotu du.
13. ETAPA
Diego Ulissi UAE taldeko italiarra gailendu da Italiako Giroko 13. etapan. Almedia liderra bigarren izan da eta, horri esker, sei segundotan handitu du aurkariekin duen aldea: Wilco Kelderman herbeheretarra, sailkapeneko bigarrena, 40 segundora dago orain, eta Pello Bilbao, hirugarrena, 49 segundora.
12. ETAPA
Jhonatan Narvaez nagusitu da Giroko 12. etapan. Faborito nagusiak tropelean iritsi dira eta ez dago aldaketarik sailkapen nagusiko lehen postuetan. Joao Almeidak jarraitzen du lidertzan eta Pello Bilbaok hirugarren postuari eusten dio.
11. ETAPA
Arnaud Demarek beste etapa garaipen bat lortu du, hamaikagarrenean esprintean berriz nagusituta. Sailkapen nagusiko lehen postuetan ez da aldaketarik egon. Joao Almeida da liderra eta Pello Bilbao hirugarren postuan da, 43 segundora.
10. ETAPA
Peter Sagan izan da Italiako Giroko 10. etapako irabazlea. Sailkapen nagusian Joao Almeida da liderra, Wilco Kelderman da bigarren 34 segundora eta Pello Bilbao hirugarren, 43 segundora.
9. ETAPA
Ruben Guerreiro gailendu da Italiako Giroko 9. etapan, Jonathan Castroviejo bizkaitarraren aurretik. Sailkapen nagusian, Pello Bilbao bigarren postutik hirugarrenera jaitsi da, Joao Almeida liderrarekin duen aldea lau segundotan murriztu arren. Bigarren postuan Wilco Kelderman herbeheretarra dago orain.
8. ETAPA
Italiako Giroko 8. etapak Alex Dowsett (Israel Start Up) txirrindulariaren garaipena ekarri du, hau da, britainiarrak Giroan lortzen duen bigarrena, 2013an Movistar taldearekin lortutakoaren ostean. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan, eta Pello Bilbao gernikarrak bigarren postuan jarraitzen du, 43 segundora.
7. ETAPA
Arnaud Démarek edizio honetako hirugarren garaipena lortu du, bigarrena jarraian, Sagan eta gainontzeko aurkariak aise gailenduta. Sailkapen nagusian Almeidak lider jarraitzen du eta Pello Bilbao bigarren da.
6. ETAPA
Arnaud Démarek bigarren garaipena lortu du aurtengo edizioan. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan.
5. ETAPA
Filipp Gannaren bigarren garaipena Giroan. Pello Bilbao bigarren da jada sailkapen nagusian.
4. ETAPA
Giroko lehen esrpintean Demare izan da azkarrena Saganen aurretik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.
3. ETAPA
Jonathan Caicedo (EF) txirrindulari ekuadortarrak irabazi du astelehen honetan Italiako Giroko hirugarren etapa, Enna eta Etna artean jokatu dena (150 kilometro). Joao Almeida portugaldarra jarri da sailkapeneko buru, eta Pello Bilbao bizkaitarrak hirugarren tokira egin du jauzi, liderrarengandik 37 segundora.
2. ETAPA
Diego Ulissi (UAE) italiarra nagusitu da Giroko bigarren etapan, Alcamo eta Agrigento arteko 149 kilometroko ibilbidean. Pello Bilbao (Bahrain) bizkaitarra bederatzigarren helmugaratu da, etapako garailearengandik bost segundora iritsi den bigarren multzoan.
1. ETAPA
Filippo Ganna (INEOS Grenadiers) txirrindulari italiarrak bereganatu du Giroko lehen maglia arrosa, 15,1 kilometroko erlojupekoan denborarik onena egin eta gero. Etapako euskal txirrindularirik onena Pello Bilbao (Bahrain) izan da. Hogeita bosgarren postuan amaitu du, garailearengandik 59 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa