Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

20:51

Italiako Giroa

Maiatzaren 9tik 31ra

Carapaz izango da 2020ko Giroko aurkari nagusia eta Sagan interesgunetako bat

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Peter Saganek parte hartuko du, eta azken bost etapa luzeetatik lautan igoera gogorrak izango ditu.

  • Peter Sagan eta Richard Carapaz, 2020ko Giriko aurkezpen ekitaldian

    Peter Sagan eta Richard Carapaz, 2020ko Giriko aurkezpen ekitaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020ko Italiako Giroak ostegun honetan jakinarazi du 103. edizioaren ibilbide ofiziala. Gustu guztietarako Giroa izango da, eta abiapuntu egokia eskainiko die esprinterrei. Horrez gain, erlojupeko hiru proba, mendiko zazpi etapa eta igoera historiko batzuk izango ditu, tartean Stelvio, edizio honetako 'Coppi' gaina (lasterketako tontorrik altuena).

Aurkezpen ofizialeko ekitaldian, Richard Carapaz azken edizioko irabazlea eta munduko txapelketa hiru aldiz bereganatu duen Peter Sagan eslovakiarra izan dira. Azken horrek adierazi duenez, datorren urteko lasterketan parte hartzeko asmoa dauka.

Hungarian abiatuko da

Lasterketa Hungariatik abiatuko da, Budapest hiriburuan zehar jokatuko den erlojupeko batekin, eta baita beste bi etapa gehiagorekin ere, esprinterrentzat aproposak izan daitezkeenak. Ondoren, lasterketak Italiara egingo du jauzi, eta Siziliatik abiatuta penintsula zeharkatzeari ekingo dio.

Txirrindulariek bosgarren etapan ekingo diete igoerei aurre egiten, Etna sumendian helmuga izango duen ibilbidearekin. Mendate gainean amaituko den lehen etapa izango da.

Dena den, hortik eta lehen atseden egunaren ostera arte, parte-hartzaileek ez diote aparteko zailtasun gehiagori aurre egingo.

Etapa luzeak eta menditsuak azken aldera

Ohi bezala, mendia iristearekin batera sartuko da Giroa bere zati erabakigarrian, eta edizio honek ikuskizuna ekarriko du. Izan ere, azken erlojupekoaren bezperatan korrituko diren bost etapa luzeetatik lauk igoera gogorrak izango dituzte.

Aipatutako bost etapek 200 kilometrotik gorako ibilbidea dute. Hamaseigarrenean, txirrindulariek hiru aldiz igo beharko dute Ragogna gaina; hamazazpigarrenak, 5.000 metrotik gorako desnibela ekarriko du, eta Forcella Valona, Monte Bondone eta Paso Durone mendateak izango dira eguneko zailtasunak.

Edizio honetako "Coppi" tontorra hemezortzigarren etapan iritsiko da: Stelvio (2.578 metroko altuera). Hemeretzigarrenean, berriz, faboritoek lasaiago hartu ahalko dute euren jarduna, esprinterrentzat egokiagoa izango baita eguna. Biharamunean, ordea, Alba eta Sestriere arteko 200 kilometroko proba iritsiko da.

Eskalatzaileak bertan saiatuko dira lasterketa erabakita uzten, Milanen lehiatuko den 16,5 kilometroko erlojupekoa baino lehen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena