Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
14. etapa
Erredakzioa
Euskaltel-Euskadikoak sekulako garaipena lortu du Zoncolan mendateko aldapa beldurgarrietan eta lasterketa italiarreko igotzaile onenak hartu ditu mendean.
Albisteak (1)
Bideoak (2)
Igor&' || 'nbsp;Anton Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak egundoko garaipena lortu du Zoncolan mendateko helmugan, talde laranjari Italiako&' || 'nbsp;Giroan lehenengo garaipena emanez. Galdakaoko txirrindulariaren atzetik Contador eta Nibali helmugaratu dira.
Antonek, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren lekua hartu du. Talde laranjako ziklista Alberto Contador liderrarengandik 3:21ra dago eta Vincenzo Nibali bigarren sailkatuarenganik segundo bakar batera.
Euskaltel-Euskadik talde lan bikaina egin du. Izan ere, Mikel Nievek ere lasterketa aparta egin du eta zazpigarren izan da Zoncolango helmugan, igoera bikaina eginda.
Jardunaldia eroa izan da hasi baino lehenagoko orduetatik. Crostis mendatearen igoera bertan behera utzi dute antolatzaileek, taldeen eta txirrindularien eskaerak aintzat hartuta.
14. etapako sailkapena:
Sailkapen nagusia:
1. Alberto Contador (Saxo Bank-SunGard) 54:45:45&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;
&' || 'nbsp;
Hurrengo zuzenekoak
26 | 20:45 - 22:45 | ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa