Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

08:13

Italiako Giroa

15. etapa

Cataldo gailendu da Comon, eta Carapazek lidergoari eutsi dio

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Etapa osoan Cattaneorekin batera ihes eginda ibili ondoren, Cataldo izan da nagusi Comoko azken esprintean. Primoz Roglicek, bere aldetik, erorikoa izan du.

3:37
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dario Cataldo izan da azkarrena Mattia Cattaneorekin batera egindako azken esprintean. Italiako Giroko hamabosgarren etapa zegoen jokoan Ivrea eta Como artean egin duten 232 kilometroko ibilbidea. Bitartean, Richard Carapazek (Movistar) lidergoari eutsi dio, eta 40 segundo atera dizkio Primoz Roglici honek izandako erorikoaren ondorioz.

Como lakura, esan bezala, Cattaneorekin batera iritsi da, etapa osoan elkarrekin egindako ihesaldiaren ondoren. Liderraren taldearekiko 11 segundoko aldearekin helmugaratu da garailea, eta, Cattaneoren ondoren, Vincenzo Nibali italiarra izan da hirugarrena. Carapaz liderrak, bestalde, 47 segundo gehiagoko aldea irabazi du Primoz Roglicek denbora galdu baitu erorikoaren ondorioz.

Hain zuzen ere, Carapaz liderraren kamiseta arrosa jantzi duen lehen ekuadortarra da Giroko historian zehar, eta minutu bat eta 47 segundora du orain Vicenzo Nibali.

Azken metroetan, Cattano eta Cataldoren artean jokatu da etapa, esprint betean. Zentimetro gutxi batzuen aldearekin irabazi dio Astana taldeko txirrindulariak herrikideari. Cattaneo oso nekatuta helmugaratu da, eta ia-ia negarrez.

Yatesek osatu du podiuma (bigarren helmugaratu zen larunbateko etapan eta hirugarren igandekoan), Carthy helmugaratu da laugarren eta Carapaz eta Nibali bosgarren eta seigarren iritsi dira Comoko helmugara.

Sailkapen nagusiari erreparatuz, beraz, Carapaz da lider eta 47 segundora du orain Roglic eta minutu bat eta 47 segundora Nibali. Bora taldeko Rafal Majka poloniarra bi minutu eta 35 segundora du, eta Movistar taldeko Mikel Landa euskalduna, hiru minutu eta hamabost segundora.

Astelehen honetan, atseden eguna izango da berriz ere Giroan, txapelketa bukatzeko falta diren sei etapak jokatu aurretik azkena. Asteartean, 194 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, Lovere eta Ponte di Legno artekoa. Jarrai ezazue, bada, Giroaren ikuskizunaz gozatzen, ETB1en eta eitb.eus/kirolak atarian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena