Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:09

Italiako Giroa

9. etapa

Primoz Roglic gailendu da erlojupekoan; Contik lidergoari eutsi dio

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Jumbo taldeko txirrindularia bigarrenez gailendu da jada aurtengo Italiako Giroan. Ikustaldi ederra eman du San Marinoko igoeran. Pello Bilbao lehen hamarren artean kokatu da, 1'43''ra iritsiz.

3:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic txirrindulari esloveniarra gailendu da Giroko bederatzigarren etapan, hain zuzen ere, Riccionen hasi eta San Merinoko gainan bukatu den 34,8 kilometroko erlojupekoan. Faboritoek astindu ederra hartu dute hitzordu honetan, horien artean, liderra den Valerio Conti italiarrak, hala ere, nekez baina lortu du lidergoari eustea. Pello Bilbao, bere aldetik, bederatzigarren izan da etapan eta lehen hamarren artean kokatu da 2019.urteko Giroko behin behineko sailkapen nagusian.

51:52ko denborarekin, 40 km/orduko batezbestekoan, Roglicek erakustaldi bikaina eman du San Marinoko gainean sekulako aldea ateraz, eta erlojupekoa aintzat harturik, aurtengo Giroko bere bigarren etapa garaipena du honakoa.

Vicenzo Nibali laugarren izan da erlojupekoan, 1:05era soilik iritsiz, eta lasterketa ona eginez eta beste hainbat faboritoren aurretik iritsiz. Mikel Landa garailearekiko 3:03era iritsi da eta honek alde handiak atera ditzake etapa menditsuei ekin aurretik.

Victor Campenaerts belgikarrak, zeinak duela hilabete orduaren marka gainditu zuen, erreferentzia gisa balio izan duen lehen denbora egin du, hain zuzen ere, 52:03. Aurkariak horri ezin aurre egin aritu dira. Miguel Angel Lopez kolonbiarra, zeina lehen erlojupekoan laugarren izen zan, San Marinoko honetan gurpila zulatu zaio, eta 3:45eko denboran iritsi da.

Campenaertsen denbora urratu eta euriari azkartasunez aurre egiteko gai izan den bakarra, Primoz Roglic izan da, 51:52eko denboran heluga gurutzatu eta Giroa irabazteko bere hautagaitza irmo aurkeztuz.

Jose Joaquin Rojas bigarren zegoen sailkapenean, baina irabazlarekiko 4:35era iritsi da eta laugarren postura jaitsi da. Contik lidergoari eutsi dio, nahiz eta 3:34eko denbora galdu duen. Hortaz, Roglic liderrarekiko 1:50era dago eta Nans Peters frantziarra hirugarren da, 2:21era.

Astelehen honetan, 2019. urteko Giroko lehen atseden-eguna biziko dute txirrindulariek eta baita zaleek ere. Asteartean, berriz, hamargarren etapari heldu beharko diote, 145 kilometroko ibilbidearekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena