Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:32

Italiako Giroa

3. ETAPA

Gaviriak irabazi du Orbetellon, epaileek Viviani deskalifikatu ondoren

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Epaileen aburuz, Italiako txapeldunak esprint irregularra egin du. Euskal txirrindulariak pelotoiaren barruan helmugaratu dira.

5:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fernando Gaviria (UAE Emirates) kolonbiarrak irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa, Orbetelloko helmugan. Hasiera batean, garaipena Elia Viviani (Deuceninck – Quick Step) Italiako txapeldunak eskuratu du; alabaina, epaileek deskalifikatu egin dute, Matteo Moschetti (Trek) herrikideari esprintean enbarazu egin diola iritzita.

Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarrak lider jarraitzen du hirugarren etaparen ostean. Egunean zehar haizea izan da protagonista nagusia Sho Hatsuyama (Nippo) japoniarrarekin batera, baina bere ihesaldia bertan behera geratu da amaierara iristeko 75 kilometro falta zirela.

Helmugatik 5 kilometro eskasera eroriko bat izan da. Horren ondorioz, talde nagusia 50 txirrindulari ingurura murriztu da, eta euren artean jokatu dute esprinta.

Garaipena erabakitzeko garaian, gizonik azkarrenak egin dute bat azken metroetan. Ackermann eta Viviani elkarren zaintzan ibili dira. Italiarrak erasora jo duenean, Moschetti gainditu du, besteak beste, baina haren ibilbidea oztopatuta.

Epaileak horretaz jabetu dira, eta, irudiak gainbegiratu ostean, Vivianiren maniobra irregulartzat jo dute eta talde nagusiko azken tokira arte atzeratu dute etapako sailkapenean. Horrenbestez, esprintean bigarren sartu den Gaviriak bereganatu du etapako garaipena. Kolonbiarrak badaki zer den Giroan irabaztea, 2017ko ekitaldian lau etapa lortu baitzituen, erregulartasunaren elastikoaz gain.

Etapako amaiera nahasiak ez du aparteko ondoriorik izan sailkapen nagusian, Richard Capaz (Movistar) ekuadortarrarentzat izan ezik. Joan zen urteko Giroan laugarren sailkatu zenak arazo mekanikoa izan du, eta 46 segundo galdu ditu helmugan. Orain 1:33ko atzerapena dauka Primoz Roglic liderrarekiko. Esloveniarrak elastiko arrosari eutsi dio lehen etapako erlojupekoan lortutako alde berekin: 19 segundo Simon Yates (Mitchelton) britainiarrarekiko eta 23 segundo Vincenzo Nibali (Bahrein) italiarrarekiko.

Lasterketako laugarren etapa Orbetello eta Frascati (235 kilometro) artean korrituko dute txirrindulariek. Aurreikuspenen arabera, etapa esprintean amai daiteke, baldin eta helmugatik gertu dagoen % 7ko malda batek ez duen hori eragozten.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena