Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
6. sailkapen nagusian
eitb.eus
Astana taldeko euskal txirrindulariak sailkapen nagusiko seigarren postuan amaitu du 2018ko Italiako Giroa.
Pello Bilbao. Argazkia: EFE
Albisteak (20)
Pello Bilbao (Astana) euskal txirrindulariak Italiako Giroko sailkapen nagusiko seigarren postuan amaitu du lasterketa. Bizkaitarrak Giro bikaina egin du, eta onenetatik gertu ibili da etapa guztietan.
Hasierako erlojupekoan seigarren izan zen, eta ordutik aurrera ez da sailkapen nagusiko bederatzigarren postua baino beherago egon. Mendiko etapetan ez da faborito nagusiekin batera helmugaratu, baina beti gertu izan ditu, denbora askorik galdu gabe.
Lehen bi asteetan maila oso ona eman ostean, azken 8 egun erabakigarrietan tinko eutsi dio Giroko onenen artean. Sailkapen nagusiko zortzigarren postuan zegoen 16. etapako erlojupekoaren ostean eta postu horretan ekin zien mendateetan amaitzen eta jarraian etorri ziren hiru etapei. Prato Nevoson amaitu zen 18. etapan, mantendu egin zuen 8. postua. 19. etapan maila ona eskaini zuen berriro Gernikako txirrindulariak eta postu bat gora egin zuen sailkapenean, ordura arteko liderra zen Simon Yatesek txakalaldia izan baitzuen eta 25 minututik gora galdu baitzituen faboritoekiko. Zazpigarren postuan ekin zion Pellok 20. etapari, mendatean amaitzen zen azkenari. Pello Bilbaok bere mailan jarraitu zuen, onenetatik gertu helmugaratu zen, eta sailkapen nagusiko seigarren postua eskuratu zuen, Pinotek txakalaldia izan baitzuen, eta frantziarra 'Top 10'etik at geratu baitzen.
Giroko 21. eta azken etapan, Erroman gozatu du Pello Bilbaok, aurtengo Giroan eskuartu duen seigarren postuaz.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa