Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:25

Italiako Giroa

19. etapa

Froome da lider berria erakustaldia eman eta Simon Yatesen hondoratzearen ostean

Agentziak | Erredakzioa

Britainiarrak erasoa jo du helmugarako 80 kilometroren faltan eta Tom Dumoulinekin liderga lortzeko izan duen lehian gailendu da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Chris Froomek (Team Sky) sekulako erakustaldia eman du Italiako Giroko 19. etapan, edizio honetako nagusia, eta bera da lasterketako lider berria Simon Yates orain arteko liderraren hondoratzearen ostean. Guztira, 185 kilometro egin dituzte txirrindulariek Venaria Reale eta Bardonecchia artean.

Tom Dumoulin (Sunweb) eta gainontzeko aurkariak atzean utzi ditu Froomek, helmugarako 80 kilometroren faltan erasoa jo duenean. Kenny Elissonde taldekideak lan polita egin dio Froomeri, jakinda Yates atzean geratzen hasia zela. Froomeren erasoak ezustean harrapatu ditu Dumoulin, Thibaut Pinot (FDJ) eta Domenico Pozzovivo (Bahrain-Merida).

Etapa hasieran, Dumoulinek 2:54eko aldea zuen Froomerekin, eta britainiarra alde hori murrizten joan da kilometroek aurrera egin ahala helmugarako 33 kilometrora, Sestriereren jaitsieran eta Bardonecchia igotzen hasi aurretik, behin-behinekoz lider jarri denean.

Hortik aurrera, aldeari ondo eutsi dio eta bera bakarrik iritsi da helmugara. Carapaz bigarren izan da, 3 minutura eta Pello Bilbao hamargarren, 8:23 minutura. Bizkaitarra zazpigarren da sailkapen nagusian.

Simon Yates 79. postuan sartu da, Froomerengandik 38 minutu eta 51 segundora.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena