Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

21:30

Italiako Giroa

13. etapa

Vivianik hirugarren garaipena lortu du, eta Markel Irizar ihesaldian sartu da berriro

Agentziak | Erredakzioa

Italiarra jaun eta jabe izan da azken metroetan eta aise gailendu da Sam Bennett irlandarraren eta Danny Van Poppel holandarraren aurretik.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elia Viviani italiarrak (Quick Step) hirugarren etapa garaipena lortu du ostiral honetan Italiako Giroan, 13. etapa irabazita. Guztira, 180 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Ferrara eta Nervesa della Battaglia artean.

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta Simon Yates irlandarrak lehen postuan jarraitzen du.

Viviani jaun eta jabe izan da helmugako azken luzean, eta hiru ordu, 56 minutu eta 24 segundoko denbora egin du, Sam Bennett irlandarraren eta Danny Van Poppel holandarraren aurretik.

Markel Irizar eguneko ihesaldian izan da, eta 7. etapan bezala, helmugarako kilometro gutxi falta zirenean harrapatu dituzte bera eta bere iheskideak.

Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik. Simon Yates britainiarrak maglia arrosarekin jarraitzen du; 47 segundoko aldea du Tom Dumoulin holandarrarekin eta minutu eta lau segundokoa Thibaut Pinot frantziarrarekin.

Larunbatean, aurtengo edizioko etapa nagusietako bat jokatuko dute, hamalaugarren etapa, San Vitor eta Zoncolan mendiaren artekoa. Ibilbideak 181 kilometro dauzka.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena