Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
10. etapa
Erredakzioa
Matej Mohoric (Bahrain-Merida) izan da Giroko 10. etapako irabazlea. Denzekin batera ihes eginda iritsi da, eta garaipena eskuratu du. Johan Esteban Chavesek 25 minutu galdu ditu faboritoekiko.
Albisteak (9)
Matej Mohoricek (Bahrain-Merida) irabazi du Giroaren 10. etapa, Penne eta Gualdo Tadino artean egin dena, eta 244 kilometroko ibilbidea izan duena. Bestalde, Johan Esteban Chaves (Mitchelton-Scott) Giroa irabazteko aukerarik gabe geratu da, denbora asko galdu baitu.
Marco Frapporti izan da protagonista eguneko ihesaldian, baina Mohoricek erasoa jo du, eta Davide Vilellarekin (Astana) batera Frapporti harrapatu eta atzean utzi dute. Ondoren, Nico Denzek (AG2R) harrapatu du Mohoric, biak batera iritsi dira ihes eginda azken metroetara eta esloveniarrak lortu du etapa garaipena.
Faboritoen troplea 34 segundora iristi da, baina bertan ez da Chaves egon. Chaves faboritoen tropelarengandik 25 minutura iritsi eta Giroa irabazteko aukerarik gabe geratu da. Sailkapen nagusian Simon Yates da liderra, Tom Dumoulin (Team Sunweb) da bigarren 41 segundora eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) hirugarren, 46 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa