Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

18:05

Italiako Giroa

101. edizioa

2018ko Giroko ibilbide ofiziala eta etapak

Erredakzioa

Datorren urteko Giroak banaka egin beharreko bi erlojupeko eta mendatean amaitzen diren zazpi etapa izango ditu. Aurkezpenean zehar Chris Froome britainiarrak bertan izango dela baieztatu du.

  • 2017ko Giroa Tom Dumoulinek eskuratu zuen. Artxiboko argazkia: EFE

    2017ko Giroa Tom Dumoulinek eskuratu zuen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazken honetan Milanen 2018ko Italiako Giroaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute. Datorren urteko Giroak 101. edizioa beteko du, eta maiatzaren 4tik 27ra jokatuko da.

Itzuli handien historian lehen aldiz Europatik kanpo hasiko da lasterketa, hain zuzen ere Jerusalemetik (Israel). Itzuliari erlojupeko labur batekin ekingo diote txirrindulariek, eta Erroman amaituko dute erlojupekoa ez den etapa batekin.

Ibilbidearen aurkezpen ekitaldian Chris Froome britainiarrak, grabatutako bideo baten bitartez, lasterketan parte hartuko duela baieztatu du.

2018KO GIROKO IBILBIDE OFIZIALA

1. etapa, maiatzak 4, ostirala: Mendebaldeko Jerusalem - Mendebaldeko Jerusalem, 9,7 km (Erlojupekoa)
2. etapa, maiatzak 5, larunbata: Haifa - Tel Aviv, 167 km
3. etapa, maiatzak 6, igandea: Be’er Sheva - Eilat, 229 km

Maiatzak 7, astelehena: atseden eguna eta Italiara lekualdatzea

4. etapa, maiatzak 8, asteartea:  Catania - Caltagirone, 191 km   
5. etapa, maiatzak 9, asteazkena: Agrigento - Santa Ninfa (Valle del Belice), 152 km   
6. etapa, maiatzak 10, osteguna: Caltanissetta - Etna, 163 km (Mendian amaitzen da)
7. etapa, maiatzak 11, ostirala: Pizzo Calabro - Praia a Mare, 159 km  
8. etapa, maiatzak 12, larunbata: Praia a Mare - Montevergine di Mercogliano, 208 km (Mendatean amaitzen da)
9. etapa, maiatzak 13, igandea: Pesco Sannita - Gran Sasso D'Italia (Campo Imperatore), 224 km (Mendatean amaitzen da)

Maiatzak 14, astelehena: atseden eguna

10. etapa, maiatzak 15, asteartea: Penne - Gualdo Tadino, 239 km  
11. etapa, maiatzak 16, asteazkena: Assisi - Osimo, 156 km   
12. etapa, maiatzak 17, osteguna: Osimo - Imola, 213 km   
13. etapa, maiatzak 18, ostirala: Ferrara - Nervesa della Battaglia, 180 km   
14. etapa, maiatzak 19, larunbata: San Vito al Tagliamento - Monte Zoncolan, 181 km (Mendatean amaitzen da)
15. etapa, maiatzak 20, igandea: Tolmezzo - Sappada, 176 km

Maiatzak 21, astelehena: atseden eguna

16. etapa, maiatzak 22, asteartea: Trento - Rovereto, 34,5 km  (Erlojupekoa)
17. etapa, maiatzak 23, asteazkena: Riva del Garda - Iseo, 155 km   
18. etapa, maiatzak 24, osteguna: Abbiategrasso - Pratonevoso, 196 km (Mendatean amaitzen da)
19. etapa, maiatzak 25, ostirala: Venaria Reale - Bardonecchia, 181 km (Mendatean amaitzen da)
20. etapa, maiatzak 26, larunbata: Susa - Cervinia, 214 km (Mendatean amaitzen da)
21. etapa, maiatzak 27, igandea: Erroma - Erroma, 118 km

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena