Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Faboritoetako bat zen
Agentziak | Erredakzioa
Astearteko erlojuaren kontrakoan bigarren egin zuen arren, gero eta min handiagoa sentitzen du, eta onena lasterketa uztea dela erabaki du.
Albisteak (3)
Geraint Thomas Skyko taldeburuak Italiako Giroa uzteko erabakia hartu du ostiral honetan, igandean izandako erorikoaren ondorioz dituen arazo fisikoek behartuta. Thomas Mikel Landa eta beste txirrindulari batzuekin batera erori zen bederatzigarren etapan, motoan zihoan polizia batek eragindako istripuan. Skyko txirrindulariak min du sorbalda batean eta belaun batean, eta mina handitu egin da azken egunetan.
Galestarra podiumean sartzeko faboritoen artean zegoen, eta aukera asko galdu zituen Blockhauseko etapan izandako erorikoan.
Astearteko erlojuaren kontrako etapan bigarren egin zuen arren, minak okerrera egin du, eta azken egunetan denbora gehiago galdu du. Sailkapen nagusian, 15. dago orain, Tom Dumoulin liderrarengandik 6 minutu eta 46 segundora.
"Igandean erorikoa izan nuenetik sufritzen aritu naiz. Sorbalda batean arazoa izan dut, baina belaunak ere okerrera egin du. Ez da batere atsegina lasterketa bat hain goiz uztea, batez ere denboraldiko zure helburu nagusia denean, baina gauzak bere osotasunean begiratu behar ditut. Asko gustatuko litzaidake jarraitzea, baina lehiatzea baino bizirautea litzateke", esan du Thomasek bere taldeak aditzera emandako adierazpenetan.
t="utf-8">THANK YOU! @GeraintThomas86¿ has a special video message for all the amazing fans who have supported him and the team at #Giro100 pic.twitter.com/xZs8lnzFwn
— Team Sky ¿ (@TeamSky) 19 de mayo de 2017
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa