Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:12

Italiako Giroa

Italiako Giroa, 9. etapa

Nairo Quintana lider jarri da Blockhausen aise gailendu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Landa, Geraint Thomas eta Adam Yates lehiatik kanpo geratu dira, mendatea igotzen hasi eta berehala eroriko bat izan dutelako errepide ertzean geldi geratu den motor baten ondorioz.

  • Nairo Quintana. Argazkia: Efe.

    Nairo Quintana. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nairo Quintana Movistar taldeko kolonbiarra gailendu da Italiako Giroko bederatzigarren etapan. 152 egin dituzte txirrindulariek Montenero di Bisaccia eta Blockhaus artean. Quintana da orain sailkapen nagusiko liderra.

2014ko Giroko irabazleak erasoa jo du, lau aldiz, Blockhaus igotzen ari zirela, azkena, helmugarako 4,7 kilometrora. Quintanak atzean utzi ditu Thibaut Pinot eta Vincenzo Nibali eta bera bakarrik joan da helmugara arte. Hiru ordu, 44 minutu eta 51 segundoko denbora egin du.

Bigarren Pinot frantziarra sartu da, eta hirugarrem, Tom Dumoulin holandarrra, 24 segundora. Bauke Mollemak 39 segundo galdu ditu, eta Vincenzo Nibalik minutu bat.

Mikel Landa, Geraint Thomas eta Adam Yates lehiatik kanpo geratu dira, mendatea igotzen hasi eta berehala eroriko bat izan dutelako errepide ertzean geldi geratu den motor baten ondorioz.

Sailkapen nagusian, Quintanak 30 segundoko aldea du Dumoulin eta Pinotekin.

 


3fd2">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena