Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

17:28

Italiako Giroa

Italiako Giroa, 3. etapa

Gaviria kolonbiarrak etapa eraman du eta lider jarri da

Agentziak | Erredakzioa

Bigarren Rudiger Selig alemaniarra izan da (Bora), eta hirugarren, Giacomo Nizzolo italiarra (Trek).

  • Fernando Gaviria. Argazkia: Efe.

    Fernando Gaviria. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fernando Gaviria Quick Step taldeko kolonbiarrak irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa, Sardinian jokatzen den azkena. Txirrindulariek 148 kilometroko ibilbidea egin dute Tortolí eta Cagliari artean. Gaviria da orain sailkapen nagusiko lider berria.

22 urteko txirrindulariak indar erakustaldia eman du azken metroetan eta aise gailendu da. Gaviriaren lehen parte hartzea da Italiako Giroan eta lasterketa handi batean. Hiru ordu, 26 minutu eta 33 segundoko denbora egin du irabazleak.

Bigarren Bora  taldeko Rudiger Selig alemaniarra izan da, eta Giacomo Nizzolo italiarra (Trek), hirugarren.

Astelehenean atseden eguna izango dute Giroan. Siziliara joango dira, asteartean mendian amaitzen den lehen etapa jokatzeko. Helmuga Etnan izango dute, % 7,2ko batez besteko aldapekin, lehen azterketa serioa izango da faboritoentzat.

 


1258">

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena