Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
Italiako Giroa, 2. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Roberto Ferrari bigarren izan da, eta Jasper Stuyven, hirugarren.
André Greipel. Argazkia: Efe.
Albisteak (3)
Andre Greipel Lotto Saudal taldeko alemaniarrak irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa, esprintean gailenduta. Olbian hasi eta Tortolín amaitu dute ibilbidea, 221 kilometro egin ostean. Alemaniarrak, gainera, sailkapeneko lehen postua erdietsi du.
Eguneko ihesaldiari amaiera eman ostean, tropel nagusiak ez du ezustekorik nahi izan eta lasterketa kontrolatu du azken metroetan garaipena esprintean jokatzeko.
Helmugarako 50 kilometrora Genna Silena igo ostean, gauzak oso azkar gertatzen hasi dira, bukaera zoroa izan da eraso askorekin, baina Greipelek azeri zaharra dela erakutsi du eta berak eraman du garaipena.
Igandean hirugarren etapa jokatuko dute, Sardiniako azkena, astelehenean atsedean hartu eta Siziliara joan aurretik. Etapa laburra izango da igandekoa, 148 kilometro Tortolí eta Cagliari artean, esprinterrentzako egokia.
592c">
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa