Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
8. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa faboritoen taldean sartu da, minutu eta 41 segundora. Dumoulin gaur arteko liderrak bi minutu eta 51 segundo galdu ditu.
Brambilla, helmugan. Argazkia: Efe.
Gianluca Brambilla italiarrak egun borobila izan du, Italiako Giroko zortzigarren etapa irabazi eta sailkapeneko lider jarrita. Etapak 186 kilometroko ibilbidea izan du Foligno eta Arezzo artean.
Bellanoko txirrindularia bakar-bakarrik sartu da helmugan, Alessandro de Marchi (BMC) eta Matteo Montaguti (AG2R) Alpe de Potiko igoeran atzean utzita, helmugatik 23 kilometrora.
Mikel Landa zortzigarren izan da etapan. Irabazlearengandik minutu eta 41 segundora sartu da, Nibali, Valverde eta beste faborito batzuekin batera. Tom Dumoulinek bi minutu eta 51 segundo galdu ditu.
Sailkapen nagusian, Brambillak minutu eta sei segundoko aldea du Montagutirekin. Lider berria azken postuan aterako da igandeko 40,5 kilometroko erlojupekoan.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa