Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
2. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Garaipen horri esker, alemaniarra hirugarren da orain sailkapen nagusian, Tom Dumoulin liderrarengandik segundo batera.
Albisteak (3)
Marcel Kittel Etixx-Quick Step taldeko txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa. Alemaniarra Arnaud Demare (FDJ) frantziarrari eta Sacha Modolo (Lampre) italiarrari gailendu zaizkie esprintean.
Kittelek 4 ordu, 38 minutu eta 31 segundo behar izan ditu Arnhem eta Nimega arteko 190 kilometroak egiteko. Garaipen honi esker, alemaniarra hirugarren da orain sailkapen nagusian, Tom Dumoulin liderrarengandik minutu batera.
Kittelen hirugarren garaipena da Giroan, 2014ko edizioan lortutako bien ostean. Etixx-eko txirrindulariek ez die aurkariei aukerarik eman.
Bigarren etapak 190 kilometro izan ditu, eta Omar Fraile bizkaitarra izan da protagonista nagusietako bat. Fraile ihes eginda izan da 170 kilometrotan, Giacomo Berlato italiarrarekin eta Maarten Tjallinglii holandarrarekin batera.
Hirukoteak lehenengo kilometroan jo du erasoa eta 10 minutuko aldea ere izan du, baina abentura helmugarako 20 kilometroren faltan amaitu zaie.
Azken metroetan, Kittelek aurrea hartu du azken 200 metroetan, indartsu, eta ia hiru bizikletako distantzia atera die Demare eta Modolori.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa