Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
99. edizioaren aurkezpena
Erredakzioa
Milanen aurkeztu da 99. edizioaren ibilbidea. Maiatzaren 6an hasiko da Appeldornen (Holanda) eta hilabete bereko 30ean bukatuko da Turinen.
Valverde, Nibali, Basso, Contador eta Sagan 2016ko Giroaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Astelehen honetan aurkeztu da 2016ko Italiako Giroaren 99. edizioko ibilbidea, Milanen. Erlojupeko hiru etapa eta mendiko lau etapa handi izango ditu Italiako lasterketak.
Appeldornen (Holanda) hasiko da Giroa maiatzaren 6an (ostirala) eta hilabete bereko 30ean bukatuko da Turinen. Gutzira, 3.383 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute txirrindulariek.
Zortzi kilometroko erlojupekoak emango dio hasiera Giroari eta tropelak bi egun gehiago emango ditu Holandan. Maiatzaren 9an atseden eguna izango dute txirrindulariek eta maiatzaren 10ean Italiako lurretako etapak hasiko dira. Seigarren etapan iritsiko da mendiko lehen etapa, Rocarasson bukatuko dena.
Hiru egun beranduago, 40 kilometroko erlojupekoa egingo da, eta 14. etapan iritsiko da mendiko lehen etapa handia. Dolomitak izango dira protagonista. Alpago eta Corvara arteko etapan 2.000 metro baino gehiagoko altuera izango dute txirrindulariek igo beharko dituzten sei mendateetako bostek.
Amaierako egunetan bi etapa gogor egongo dira: Risoulen amaituko den 19. etapa, Angello mendatearekin, eta Sant'Anna di Vinadion bukatuko den 20. etapa, Bonette eta Lombarda mendateen igoerarekin.
Giroaren 2016ko ibilbidearen aurkezpen ekitaldian egon dira Vincenzo Nibali (Astana), Alberto Contador (Tinkoff-Saxo), Alejandro Valverde (Movistar) eta Peter Sagan (Tinkoff-Saxo) txirrindulariak, besteak beste.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa