Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa
Italiako Giroa
3. etapa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Australiarrak Fabio Felline (Trek) eta Philippe Gilbert (BMC) gainditu ditu esprintean.
Michael Matthews. Argazkia: EFE
Michael Matthewsek (Orica-GreenEdge) irabazi du Italiako Giroaren 3. etapa (136 kilometro, Rapallo eta Sestri Levante artean). Garaipenari esker, lidergoa sendotu du australiarrak.
Azkarrena izan da Matthews azken metroetan eta Fabio Felline (Trek) eta Philippe Gilbert (BMC) txirrindulariak gainditu ditu esprintean.
Domenico Pozzovivo (AG2R) izan da jardunaldiko protagonista nagusietako bat. Italiarrak eroriko larria izan du eguneko azken mendatea jaisten ari zela. Anbulantzian bere kordean zegoela jakinarazi du Giroko antolakuntzak.
Astearte honetan laugarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 150 kilometro izango ditu, Chiavari eta Spezia artean.
3. etapako sailkapena:
1 Michael MATTHEWS AUS OGE 3:33:53
2 Fabio FELLINE ITA TFR 0
3 Philippe GILBERT BEL BMC 0
4 Sergey LAGUTIN RUS KAT 0
5 Paolo TIRALONGO ITA AST 0
6 Luca PAOLINI ITA KAT 0
7 Francesco GAVAZZI ITA STH 0
8 Enrico BATTAGLIN ITA BAR 0
9 Luis Leon SANCHEZ GIL ESP AST 0
10 Jonathan MONSALVE VEN STH 0
Sailkapen nagusia:
1 MATTHEWS Michael AUS OGE 8:06:27
2 CLARKE Simon AUS OGE 0:06
3 GERRANS Simon AUS OGE 0:10
4 CHAVES RUBIO Johan Esteban COL OGE 0:10
5 KREUZIGER Roman CZE TCS 0:17
6 CONTADOR VELASCO Alberto ESP TCS 0:17
7 ROGERS Michael AUS TCS 0:17
8 TIRALONGO Paolo ITA AST 0:23
9 ARU Fabio ITA AST 0:23
10 ROSA Diego ITA AST 0:23
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa