Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa

20:05

Italiako Giroa

10. etapa,

Rigoberto Uran, nagusi Altopiano Montasion

Erredakzioa

Carlos Betancurt eta Vincenzo Nibali sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Inrtxaustik bederatzigarren postuan bukatu du.

3:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kolonbiako Rigoberto Uran (Sky) izan da indartsuena Italiako Giroaren hamargarren etapan (167 kilometro, Cordenons eta Altopiano Montasio artean). Carlos Betancurt (Ag2r) 20 segundora sartu da, eta Vincenzo Nibali liderra (Astana) 31ra.

Helmugarako zazpi kilometroren faltan, Altopiano Montasioko igoeran, erasora egin du Uranek eta faboritoak ez dira Skyko txirrindularia harrapatzeko gai izan. Bradley Wiggins (Sky) britainiarrak Uranek baino minutu bat gehiago behar izan du. Beñat Intxausti bizkaitarrak bederatzigarren postuan bukatu du, eta sailkapenean hamaikagarren dago.

Jardunaldiaren hasieran, ihesaldia sortu dute 13 txirrindularik. Passo Casonen, aurrera egin du Jackson Rodriguez (Androni) venezuelarrak, eta bakarrik geratu da lasterketaren buruan. Baina matxura izan du, eta Pauwelsek (Omega) harrapatu du. Kilometro batzuk aurrerago, tropelak amaiera eman dio ihesaldiari.

Nibalik, beraz, lidergoari eutsi dio. Bigarren postuan, 41 segundora, Cadel Evans (BMC) australiarra dago, eta hirugarren, 2:04ra, Rigoberto Uran bera.

Asteazkenean hamaikagarren etapa jokatuko da Giroan. Tropelak 184 kilometro egin beharko ditu Cave Predil eta Erto artean. Bigarren egunez jarraian, maldan gora bukatuko da etapa.

10. etapa:

1 Rigoberto URAN URAN COL SKY 4:37:42
2 Carlos Alberto BETANCUR GOMEZ COL ALM 20
3 Vincenzo NIBALI ITA AST 31
4 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN 31
5 Cadel EVANS AUS BMC 31
6 Rafal MAJKA POL TST 31
7 Domenico POZZOVIVO ITA ALM 31
8 Robert KISERLOVSKI CRO RLT 47
9 Benat INTXAUSTI ELORRIAGA EUS MOV +1:06
10 Bradley WIGGINS GBR SKY +1:08
11 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM +1:10
12 Michele SCARPONI ITA LAM +1:10
13 Yury TROFIMOV RUS KAT +1:10
14 Robert GESINK NED BLA +1:16
15 Franco PELLIZOTTI ITA AND +2:11
16 Damiano CARUSO ITA CAN +2:11
17 Dario CATALDO ITA SKY +2:11
18 Tanel KANGERT EST AST +2:25
19 Sergio Luis HENAO MONTOYA COL SKY +3:14
20 Francis MOUREY FRA FDJ +3:16

Sailkapen nagusia:
1 Vincenzo NIBALI ITA AST 38:57:32
2 Cadel EVANS AUS BMC 41
3 Rigoberto URAN URAN COL SKY +2:04
4 Bradley WIGGINS GBR SKY +2:05
5 Robert GESINK NED BLA +2:12
6 Michele SCARPONI ITA LAM +2:13
7 Mauro SANTAMBROGIO ITA VIN +2:55
8 Przemyslaw NIEMIEC POL LAM +3:35
9 Domenico POZZOVIVO ITA ALM +4:17
10 Rafal MAJKA POL TST +4:21

11INTXAUSTI ELORRIAGA Benat EUS MOV 39:01:554:23

Dekker y Millar (Garmin-Sharp), Rodríguez (Venezuela), Tjallingii (Blanco), Viviani (Cannondale), Brutt (Katusha), Dehaes (Lotto-Belisol), Pauwels (Omega Pharma-Quick Step), Machado y Popovych(RadioShack), Bennati (Saxo-Tinkoff), Ligthart (Vacansoleil-DCM) y Gatto (Vini Fantini) y Modolo (Bardiani)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena