Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa
Ibilbidea
EITB
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
Presentación del Giro de Italia; IRUDIA: EUROPA PRESS
Italiako Giroak emakumezkoen eta gizonezkoen 2026ko ekitaldietako ibilbideak aurkeztu ditu astelehen honetan. Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko banakako erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izanen ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu azkeneko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
Erloju kontrako bakarra, gizonezkoen frogan
Horrela, 2026ko gizonezkoen Italiako Giroak, bere ibilbidean, 40,2 kilometroko erlojupeko bakarra eta goi-mendiko bost etapa izanen ditu. Lasterketa Bulgarian hasiko da maiatzaren 8an eta Erroman amaituko da, maiatzaren 31n. 109. gizonezkoen Italiako Giroa Milanetik pasatuko da, azkeneko lau urteetan bertatik ez pasa ondoren.
Guztira, ibilbidea osatzen duten 21 etapetan, txirrindulariek zortzi jardunaldi lau, zazpi erdi-mendikoak, goi-mendiko bost eta banakako erloju kontrako bat. Erlojupekoa lehiako hamargarren egunean izango da, Toscanan, eta etapa nagusia, berriz, azken aurrekoan izatea aurreikusita dago, Gemona del Friuli-Piancavallon, 199 kilometrokoa.
Proba Bulgarian hasiko da, bertan hiru etapa lehiatuko dira, eta mendiko lehenengo etapa zazpigarrena izanen da, bertan Blockhaus igoko dute txirrindulariek. Bakarkako erloju kontrakoa, bigarren asteko lehenengo etapan emanen da, eta hirugarren astea erabakigarria da; honetan, 19. etapan txirrindulariek Passo Giau, 2.233 metrokoa, 2026ko Italiako Giroko Coppi Gaina, eta beste hainbat mendate gogor igoko dituzte.
Jada esan bezala, txapeldunak 109. Italiako Giroko azkeneko maglia arrosa maiatzaren 31n jasoko du, Roman.
Bederatzi etapa, emakumezkoen lasterketan
Emakumezkoen lasterketari dagokionez, 2026ko Italiako Giroa bederatzi etapaz osatuko da, aurreko bi edizioetan baino bat gehiago. Txirrindulariak maiatzaren 30ean hasiko dira lehiatzen, Cesenaticon, eta ekainaren 7an amaituko dute, Saluzzon.
Emakumezkoen Italiako Giroaren 37. edizioaren ibilbidean, 12,7 kilometroko bakarkako erloju kontrako froga nabarmentzen da laugarren jardunaldian, eta Sestrieren etapa amaiera, zortzigarrenean; zortzigarren jardunaldi horretan, txirrindulariek Colle delle Finestre gainditu beharko dute, hurrengo Giroko Cima Alfonsina Strada dena.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar