Italiako Giroa 2022 zuzenean: Giroko etapak eta ibilbidea - EITB Italiako Giroa

Italiako Giroa
3. etapa
EITB
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Lorena Wiebes, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Lorena Wiebes SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak 2025eko Italiako Giroko hirugarren etapa irabazi du, esprintean, Trenton, asteartean, eta Anna Henderson Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, eta, ondorioz, maglia arrosa soinean irtengo da asteazkeneko etapan ere. Sailkapen nagusian, ez da aldaketa esanguratsurik izan; bai, ordea, mendiko sailkapenean, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko Usoa Ostolaza lider kokatu baita.
Wiebesek, munduko esprinterrik onenetakoa bera, hamalau garaipen daramatza 2025eko denboraldian. Trenton, azkarrena izan da; Europako txapeldunak saihestu egin du esprinta markatu duen erorikoa, baina hautagaiak ziren beste hainbat txirrindularik ezin izan dute garaipena jokatu. Picnic PostNL taldeko Josie Nelson helmugaratu da bigarren postuan, eta Lotte Kopecky Wiebesen taldekidea, aldiz, hirugarren tokian.
Usoa Ostolazak, Ane Santestebanek eta Naia Amondarainek (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) irabazlearen denbora berean amaitu dute etapa. Aurretik, lehen mailako Tonale mendate gogorrean, Usoa Ostolazak, igoera bikaina eginda, lehen postua lortu du, eta horrek mendiko sailkapeneko behin-behineko maillota eman dio gipuzkoarrari.
Asteazkenean, 2025eko Italiako Giroko laugarren etapa jokatuko dute, Castello Tesinon hasita eta Pianezze (Valdobbiadene) mendatean amaituta; jardunaldiak 142 kilometroko ibilbidea izango du, eta azken mendatea lehenengo mailakoa da.
Etapako sailkapena
1 - Lorena Wiebes (SD Worx) 2:59:07
2 - Josie Nelson (Picnic) d. b.
3 - Lotte Kopecky (SD Worx) d. b.
4 - Elisa Longo Borghini (UAE) d. b.
5 - Babette Van der Wolf (EF Education) d. b.
6 - Christina Schweinberger (Fenix) d. b.
7 - Barbara Guarischi (SD Worx) d. b.
8 - Eleonora Camilla Gasparrini (UAE) d. b.
9 - Marianne Vos (Visma) d. b.
10 - Marthe Truyen (Fenix) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - Anna Henderson (Lidl) 5:41:10
2 - Marlen Reusser (Movistar) + 0:15
3 - Elisa Longo Borghini (UAE) + 0:31
4 – Anna Van der Breggen (SD Worx) + 0:35
5 - Monica Trinca Colonel (Liv AlULa) + 0:56
6 - Shirin Van Anrooij (Lidl) d. b.
7 - Katrine Aalerud (Uno-X) + 0:59
8 – Antonia Niedermaier (CANYON) + 1:03
9 - Juliette Labous (FDJ) + 1:06
10 - Dilyxine Miermont (CERATIZIT) + 1:10
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar