Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
Apirilaren 4tik 9ra
EITB MEDIA
Lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Hondarribitik, eta izarrez betetako tropela izango du. Tadej Pogaçar ez da irteeran izango, eta Roglic iazko irabazlea izango da guztien aurkari nagusia.
Primoz Roglic txirrindulari esloveniarra. Argazkia: Efe.
Primoz Roglic esloveniarrak Euskal Herriko Itzulia hirugarrenez irabazteko aukera izango du, apirilaren 4an, astelehenean, hasiko den lasterketaren 61. edizioan.
Jumbo-Visma taldeko txirrindularia 2018ko eta 2021eko edizioetan gailendu zen, eta bera izango da sailkapen nagusia lehiatzeko asmoa dutenen aurkari nagusia. Tadej Pogaçar ez da irteeran izango, baina tropelak beste izen handi izango ditu: Julian Alaphilippe, Remco Evenepoel, Michael Woods, David Gaudu, Aleksandr Vlasov, Jonas Vingegaard eta Rafal Majka, besteak beste.
Euskal txirrindulariei dagokienez, besteak beste, Pello Bilbao, Ion eta Gorka Izagirre, Omar Fraile eta Mikel Nieve arituko dira aurtengo edizioan, euskal errepidean.
Guztira 161 txirrindularik hartuko du parte 2022ko Itzulian, 23 taldetan banatuta. Antolatzaileek aurkezpen ekitaldian aditzera emandakoaren arabera, covid-19az babesteko taldeak zein txirrindulariak burbuila batean mantenduko dituzte.
Itzuliaren ibilbidea sei etapatan banatuta dago; lehenengoa, erlojuaren kontrako saioa, apirilaren 4an jokatuko da Hondarribian, eta azkena, apirilaren 9koa, Arrateko ohiko igoera izango da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa