Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
Apirilak 7, asteazkena
EITB MEDIA
3. mailako bi mendate, 2. Mailako beste bat eta amaitzeko 1. Mailako Ermualde. Itzulia irabazi nahi duenak hemen du egun aproposa.
3. etapa: apirilak 7, Amurrio-Ermualde (Laudio), 168 km: itzulia.eus
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Euskal Herriko Itzuliko 3. etapak 1. Mailako Ermualdeko gainean du helmuga.
Apirilaren 7an, asteazkenean, jokatuko da eta 13:18ean Amurriotik irten eta gero lau mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek ibilbideko 168 kilometroetan.
Aurrenekoa 14,9. kilometroan dago, Altube, 3. mailakoa; bigarrena 65,9.ean La Tejera (3. Mailakoa) eta hirugarrena etapako 159. kilometroan izango dute, 2. Mailako Malkuartuko gaina hain zuzen ere.
Jaitsiera azkar bat egin eta Laudion azken mendatearekin egingo dute topo, 1. Mailako Ermualdea. Gizon indartsuenen artean izan behar da jokoan garaipena
Eguneko mendateak
14,9. km, Altube (3. Mailakoa)
65,9. km La Tejera (3. Mailakoa)
159. km, Malkuartu (2. Mailakoa)
167,7. km, helmuga: Ermualdea (1. Mailakoa)
ETAPAK
1. etapa: apirilak 5, Bilbo-Bilbo, 13,9 km (erlojuaren kontrakoa)
2. etapa: apirilak 6, Zalla-Sestao, 154,8 km
3. etapa: apirilak 7, Amurrio-Ermualde (Laudio), 168 km
4. etapa: apirilak 8, Gasteiz-Hondarribia, 190 km
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa