Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

19:37

Euskal Herriko Itzulia

5. etapa: Eibar-Zalla

Euskal Herriko Itzulia: Gavazzirentzat etapa eta 'Purito', lidergoan

A.B.

Erredakzioa

Freire izan da azkarrena esprintean, baina etapa garaipena kendu diote azken txanpan legez kanpoko keinua egiteagatik. Joaquim Rodriguez da liderra eta azkena terako da erlojupeko erabakiorrean.

230
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Francesco Gavazzik (Lampre) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren bosgarren etapa. Eibar eta Zalla arteko etapak 177 kilometro izan dite. Freirek gurutzatu du lehen postuan helmuga esprintean nagusituta, baina epaileek deskalifikatu egin dute azken metroetan legez kanpoko keinu bat egin omen duelako. Joaquim Rodriguezek lidergoari eutsi dio.

Etapak hasieratik izan dite ihesaldi saiakerak. Bigarren kilometroan 19 txirrindulariko talde batek egin du ihes txirrindulari hauekin: Rovny, Albasini, Van Garderen, Martens, Knees, Bellotti, Nerz, Champion, Isasi, Moreno, Txente García, Hoogerland, Kessiakoff eta Boaro. Ondoren, Movistarrek agindu du tropelean eta harrapatu egin dite Urkiola igotzen hasi aurretik. Urkiolako igoeran Beñat Intxaustik jo du erasoa eta berarekin batera joan dira maldan gora Niemiec (Lampre-ISD), Albasini (HTC), Moinard (BMC) eta Di Gregorio (Astana). Intxaustik lehen postuan igo zuen Urkiola. Ondoren. Cataldo, Seeldraeyers (Quick Step) eta Albasini (HTC) izan ziren lasterketa buruan. 12 kilometroren faltan harrapatu zituen hiru hauek tropelak.

Beciko igoera hasi zenean David Lopez euskaldunak erasoa jo zuen eta ihes eginda aritu zen Poels eta Vanendert txirrindulariekin. Lehia bizia izan zuten tropelarekin eta hauei kosta egin zitzaien ihes egindako taldea harrapatzea. Helmugarako lau kilometroren faltan harrapatu zituzten.

Azken kilometroetan Rabobankek ondo gidatu zuen lasterketa. Sailkapen nagusiko faboritoak ere aurreko postuetan sartu ziren lidergoa baitzegoen jokoan eta horrekin batera larunbateko erlojupeko erabakiorrean azkena irtetzea erreferentzia guztiak izateko.

Esprinta polemikoa izan zen. Freire nagusitu zen, baina epaileen ustez legez kanpoko keinu bat egin zuen eta deskalifikatu egin zuten. Ondorioz, Francesco Gavazzi izenadtu zuten bosgarren etapako irabazle.

Sailkapen nagusian Joaquim Rodriguezek jarraitzen du lidergoan eta larunbateko erlojupekoan azken postuan aterako da erreferentzia guztien jabe izanez.

Bosgarren etapako sailkapena:

1. Francesco Gavazzi (Lampre-ISD) d.b.
3. Kristof Vandenwalle (Quick Step) d.b.
4. John Gadret (AG2R) d.b.
5. Pim Ligthart (Vacansoleil) d.b.
6. Egoitz Garcia (Caja Rural) d.b.
7. Vasil Kiryienka (Movistar) d.b.
8. Ryder Hesjedal (Garmin-Cervelo) d.b.
9. Damiano Caruso (Liquigas-Cannondale) d.b.
10. Chris Horner (RadioShack) d.b.
11. Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
12. Joaquim Rodriguez (Katusha) d.b.
13. Simon Gerrans (Sky) d.b.
14. Kanstantin Siutsou (HTC-Highroad) d.b.
15. Andreas Kloden (RadioShack) d.b.
16. Martin Kohler (BMC) d.b.
17. Jurgen Van Den Broeck (Omega Pharma-Lotto) d.b.
18. Nicki Sorensen (Saxo Bank-SunGard) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Joaquim Rodriguez (Katusha)
2. Andreas Kloden (RadioShack) d.b.
3. Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi) d.b.
4. Chris Horner (RadioShack) + 1
5. Ryder Hesjedal (Garmin-Cervelo) + 6
6. Xavier Tondo (Movistar) d.b.
7. David Lopez (Movistar) d.b.
8. Robert Gesink (Rabobank) d.b.
9. Beñat Intxausti (Movistar) + 9
10. Alexander Vinokourov (Astana) + 10


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    26 20:45 - 22:45 ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena