Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

15:19

Euskal Herriko Itzulia

Ibilbidea

Euskal Herriko Itzuliaren inguruko xehetasun guztiak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Txapelketari erlojuz kontrako probarekin emango zaio hasiera Zumarragan eta azken hitzordua Eibarren izango da 118 kilometroko probarekin.

  • Euskal Herriko Itzulia 2019. Argazkia: @ehitzulia

    Euskal Herriko Itzulia 2019. Argazkia: @ehitzulia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asteazken honetan aurkeztu du antolakuntzak aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea. Apirilaren 8tik 13ra bitartean egingo da eta 11,3 kilometroko erlojuz kontrako probarekin emango zaio hasiera Zumarragan eta azken bi etapak erabakigarriak izango dira mendate gogorrak gaindituz. Azkena, Eibarren izango da eta berau izango da seigarren eta azken etapa. Lehia zirragarria aurreikusten da aurtengoan ere, eta gogoratu zuzenean jarraitu ahalko direla etxe honetan, ETBn.

2019ko Itzuliak Zumarragako udaletxean egin du aurkezpena, eta bertan, parte hartuko duten World Tourreko 18 taldeak eta 5 gonbidatuak izango dira bertan. Gorabehera handiko profilaren berri eman dute antolatzaileek. Gonbidatuen artean, iazko txapelduna izandako Primoz Roglic eslobeniarra ere izango da.

1924ean antolatu zen aurrenekoz Euskal Herriko hainbat txokotatik igarotzen den etapaz etapa gainditu beharreko txapelketa.Se eitapa izango ditu aurten, horietako bigarrena Zumarragan, eta hirugarren mailako bi portu Gorraien, Nafarroan.

Hirugarren jardunaldia gogorra izango da oso txirrindulariek distantziarik luzeena egin beharko dutelako, hain zuzen ere, Sarrigurenen eta Estibalizen arteko 191 kilometroak. Laugarren etapak, berriz, Gasteiz eta Arrigorriaga batuko digu 164 kilometroko ibilbidean. Azken aurrekoa, ordea, Arrigorriaga eta Arrateko gainaren bitarteko ibilbidea izango du hizpide (150 km).

Bosgarren jardunaldiak sailkapena ia erabakita uztea ekar dezake, izan ere, txirrindulariek hirugarren mailako hiru gain, bigarren mailako bi eta horietako bat Arraten, %10eko batezbesteko aldapetan.

Azken eguneko etapak hirugarren mailako hiru gain eta bigarren mailako bi igarotzen ditu, hala ere, horietako bat ere ez da etapa amaiera izango.

Etapak:

1. etapa: Zumarraga - Zumarraga (C.R.I 11,3 km)

2. etapa: Zumarraga - Gorraiz (149,5 km)

3. etapa: Sarriguren - Estibaliz (191,4 km)

4. etapa: Vitoria-Gasteiz - Arrigorriaga (164,1 km)

5. etapa: Arrigorriaga - Arrate (149,8 km)

6. etapa: Eibar - Eibar (118,2 km)


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    25 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena