Euskal Herriko Itzulia 2022: ibilbidea, etapak eta taldeak, zuzenean - EITB Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzulia

18:08

Euskal Herriko Itzulia

4. etapa

Primoz Roglic da lider berria, erlojupekoan erakustaldia eman ostean

Agentziak | Erredakzioa

Jonathan Castroviejo laugarren izan da, 14 segundora, eta Ion Izagirre 16., 53 segundora. Sailkapen nagusian, Roglicek 34 segundoko aldea du Julian Alaphilippe orain arteko liderrarekin.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic esloveniarra (Lotto NL-Jumbo) esloveniarra aise gailendu da 2018ko Itzuliko laugarren etapan, Lodosan jokatutako 19,4 kilometroko erlojupekoan. Roglic, gainera, lider jarri da eta aukera handiak ditu lasterketa irabazteko.

Roglicek 22 minutu eta 26 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko, Julian Alaphilippe aurreko liderrak baino 42 segundo gutxiago. Frantziarrak aurreneko bi etapak irabazi zituen eta orain bigarren da sailkapen nagusian, 34 segundora.

Etapako bigarren denborarik onena Patrick Bevin zeelandaberritarrak egin du, ia egun osoan azkarrena izan ondoren, 22:35ko denborarekin. Azkenean, Rocglicek 9 segundotan hobetu du bere marka. Hirugarren denbora Vasil Kiryenka bielorrusiarrak egin du.

Sailkapen nagusian, Bauke Mollema hirugarren da, minutu eta 33 segundora.

 


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena